Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregiren esanetan, Santa Katalina lorategi botanikoa «ingurune naturalaren eta ondare kulturalaren kontserbazioaren alorretan egindako lankidetza-lanaren eredu» da

2013.eko maiatzak 15

• Arabako Tresponde kontzejuan dago, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker berritu dute.

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregiren ustez, Arabako Iruña Oka udalerrian dagoen Badaiako Santa Katalina lorategi botanikoa «ingurune naturala mantentzeko, ondare kulturala kontserbatzeko eta Arabako hainbat gizarte-sektoretan lana sustatzeko egindako lankidetza-lanaren eredu da».

Oregi azpiegitura turistikoa hobetzeko gauzatutako obren aurkezpenean izan da. Horiek aurrera eramateko ezinbestekoa izan da Eusko Jaurlaritzak emandako babesa eta laguntza Gasteiztik kilometro gutxi batzuetara kokatutako zentro botanikoaren plan zuzentzailearen barruan. Badaiako Santa Katalina lorategi botanikoan XIV. mende bukaerako dorre, lubanarro, komentu eta gotorretxe baten hondakinak aurki ditzakegu. Zurkaiztuak izan dira eta bisitariei horien historia azaltzen diete.

Iruña Okako parke berrian barrena egindako ibilbidean beste hainbat ordezkari izan dira Oregi sailburuaz gainera. Besteak beste, Iruña Okako alkate Javier Martínez, Añanako Kuadrillako presidente Rosario Mardones, Marta Ruiz foru-diputatua, Iruña Okako alkateorde Francisco Antúnez, Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren zuzendari Almudena Ruiz de Angulo eta Biodibertsitate zuzendari Amaia Barredo eta Kutxabankeko kultura-arduradun Rafael Gómez-Escolar.

Oregik Santa Katalina lorategiaren plan zuzentzailean arduradun gisa jardun duten botanikari eta arkitektoaren azalpenak jarraitu ditu. Bere esanetan, lorategia «Arabako lurralde historikoko baliabide turistiko eta kulturaletako aberatsenetariko bat da».

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Javier Martínez, Rosario Mardones, Francisco Antúnez, Rafel Gómez Escolar