Berriak
Eu

Uraren Euskal Agentzia-URAk kolektore sarea hobetzeko eta handitzeko lanak bukatu ditu Zuian (Araba-Álava)

2013.eko maiatzak 16
  • Lan hauekin, alde batetik, Markina, Murgia, Ametzaga eta Bitorianoko kolektore sarea handitu eta hobetu nahi izan da, soilik euri-urentzako izango diren adarrak gehituz; eta, beste alde batetik, martxan dauden ur-beltzen kolektoreak iragazgaitz bihurtu. Ametzagaren kasuan, isurketak ponpaketa automatikoaren bitartez helduko dira araztegi berrira. Lanek 3.102.418,46 €ko aurrekontua izan dute

  • Lan honen helburua izan da Hondakin Uren Araztegiak (HUA) tratatu behar duen emariarekin zerikusia duten hainbat alderdi hobetzea: alde batetik, murriztu bertara heltzen den guztizko bolumena; eta, beste alde batetik, gutxitu HUAk neguan tratatu behar duen emaria eta ingurune-hidrikoan eragiten zen kaltea araztegiaren sarreran ematen zen gehiegizko hustuketa zela eta

  • Aurretik jatorrizko HUAren garbiketa ahalmena hobetu zen, bai kualitatiboki bai kuantitatiboki

 

Uraren Euskal Agentzia-URAk Zuiako udalerriaren saneamendu sarean ahuleziak antzeman zituen, batez ere Markina Murgia eta Bitorianoko hiriguneetara heltzen ziren hainbat erreka eta euri-urentzako kolektoreek zekarten ur kopuru handiak jasotzeko orduan. Euri-urak ur-beltzekin bat egiten zutenean gehizko emaria heltzen zen Bitorianoko HUAra, batez ere euri gogorren garaian; ondorioz, araztegiaren sarrerako kutxatilak ur-beltzak diluituak eta tratatu gabe ibaira isurtzea ahalbidetzen zen. Horrez gain, Ametzaga Zuiako udalerriaren sare orokorrera lotu behar zela ikusi zen, handik zetozen hondakin urak Bitorianoko HUAra bideratzeko.

Horiek guztiak aintzat hartuta, lehenengo fase batean, HUA eraikitzeko lanei ekin zitzaion; obra horiek iaz bukatu ziren, maiatzean, eta HUAren garbiketa ahalmena nabarmen hobetu dute, bai kuantitatiboki, bai kualitatiboki. Ondoren, HUA Zuiako Udalari eman zitzaion, hots, udalerriaren saneamenduaren eta horniketaren kudeatzaile zuzena; eta hura arduratuko da araztegiaren funtzionamendua optimizatzeaz, isuritako urek ingurune hidrikoan eragin lezakeen kaltea murrizten saiatuz, eta, beraz, udalerriaren bizi kalitatea hobetuz.

Lan honek ekarri duen beste onura aipagarri bat izan da euri-uretarako kolektorearen hustuketa ahalmena handitzea kiroldegiaren ingurutik Goba ibaiaren ezkerraldeko ertzeraino. Horrela konponduko dira noizean behin garaje eta kaleetan sortzen ziren uholde arazoak, hiriko isurketen ondorioz ibaira husteko zegoen ahalmen urritik eratorriak.

Orain, URAk hondakin-urak gelditu eta egoki desbideratuko dituen kolektore sarea eraikitzeko eta handitzeko lanak amaitu dituu Sarria, Markina, Murgia, Bitoriano eta Ametzagan. Handik Bitorianoko hirigunearen hegoalderaino eramango dira, araztegiaren kokagunera, hain zuzen ere, Ugalde ibaiaren ezkerreko ertzean, Baias ibaiarekin topo egiten duen gunetik hurbil. Bestalde, jadanik existitzen zen hondakin-ur sarea egokitu da, ahal izan den guneetan ur beltzentzat sare bat sortuz eta, paraleloan, euri-urarentzat beste sare bat eraikiz.

Ekintza horiekin guztiekin sareak bereiztu nahi izan dira, araztegi berriaren funtzionamendua hobetzeko eta tratatu beharreko ur bolumena gutxitzeko. Horrela, bi ezaugarri hauek hobetuko dira: alde batetik, efizientzia baliabideen erabileran, eta, beste alde batetik, eraginkortasuna tratatutako ura isurtzerako orduan, ingurunera egoera hoberenean hel dadin. Kolektore sarea eguneratzeko eta handitzeko ekintza horiek 3.102.418,46 € aurrekontua izan dute.

Finean, URAk amaitu berri duen lan hau garrantzi handikoa da: bai garatu beharreko sarearen tamainarengatik, bai proiektua moldatzeak zekartzan zailtasunengatik, kontuan izanda zerbitzu hori jasotzen duten auzoen kokapena edo udalerriak duen orografia irregular eta bihurgunetsua.

Lan hauek Eusko Jaurlaritzak Foru Aldundiarekin Arabako Lurralde Historikoan azpiegitura hidraulikoak eraikitzeko esparru akordioaren barruan daude.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @yakimalalimpia
    2013.eko maiatzak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @v_en_c: La Agencia Vasca del Agua-URA concluye las obras de mejora y ampliación de la red de colectores en Zuia http://t.co/YOIgnZ8DUx

  • @v_en_c
    2013.eko maiatzak 17

    Comentario de Twitter:
    La Agencia Vasca del Agua-URA concluye las obras de mejora y ampliación de la red de colectores en Zuia http://t.co/YOIgnZ8DUx