Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Euskadi bisitatzera gonbidatu du Lula Da Silva

2010.eko martxoak 24

López Brasilgo presidentearekin bildu da Presidentziaren egoitzan

Patxi López Lehendakariak eta Luiz Inácio Lula da Silva Brasilgo presidenteak elkarrizketa izan dute gaur eguerdian, Brasilgo Presidentziaren egoitzan, Brasilian. 40 minututik gorako bilera horretan, bi buruzagiek beren komunitateen arteko merkataritza- eta enpresa-harremanak aztertu dituzte, giro "oso adeitsu eta hurbilean". Lehendakariak berretsi du egun hauetan Brasilen ibili den enpresa-misioaren interesa, hots, enpresa brasildarrekiko kontaktuak eta harremanak hobetzeko interesa; horren helburua da Brasilek Euskadin aurkitu dezala "Europan sartzeko atea" bere enpresentzat. Lópezek Euskadi bisitatzera gonbidatu du presidente brasildarra, "egun hauetan hasitako harremanak sakontzeko lekuak erakusteko".

Lehendakariak Brasilen gidatzen duen enpresa-misioak beste mugarri bat gehitu dio bere emaitzen balantzari. Brasilgo presidentea Patxi López Lehendakariarekin elkarrizketatu da Presidentziaren egoitzan, beren bi komunitateetako enpresen arteko merkataritza- eta enpresa-harremanak aztertzeko. "Euskadiko errealitatea eman dugu ezagutzera, indar ekonomiko eta industrial handiko erregioa den aldetik", azpimarratu du Lópezek. Horrez gain, "Euskadiko ekonomia indartsuari Brasilen eskaintzen zaizkion aukerak" azaldu dizkio Lula presidenteari.

Hau da Brasilen dagoen euskal enpresa-misioaren laugarren eguna. Ezaguna denez, bere eginkizuna da kontaktuak bilatzea eta euskal enpresek Brasilgo enpresekin dituzten harremanak hobetzea. Lehendakariarekin eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzarekin batera, euskal enpresa-sektorearen ordezkaritza zabal bat ere bidaiatzen da.

Patxi López Lehendakariak gidatzen duen enpresa-bidaia honen helburua da Brasilgo enpresek Euskadin aurkitu dezatela "Europara sartzeko atea". Bidaia honen ostean, gai honek jarraipena izango du Brasilgo zenbait erakunde eta enpresak Euskadin egingo duten bisitaldiarekin, beren beharrei irtenbideak eskaini diezazkieten enpresak bertatik bertara ezagutzea xedetzat hartuta. Lehendakariak Lula Da Silva ere gonbidatu du bisitaldi horretara, "enpresari brasildarren ordezkaritzaren burua izateko eta egun hauetan hasitako harremanak sakontzeko".

Ezkerraren erreferentea

Lehendakaria "poz-pozik" azaldu da Brasilgo presidentearekin izandako bileragatik. Bilera horretan, enpresen eta ekonomiaren alorreko gaiez hitz egiteaz gain, ezkerretik gauzatzen diren politika ekonomiko eta sozialak ere aztertu dira. "Lula erreferente ona da, zeren erakusten baitu nola gobernatu daitekeen, ekonomikoki hazi eta ondasunak birbanatu, aukera-berdintasuna lortze aldera", azpimarratu du Lópezek. Gainera, nabarmendu duenez, hazkunde ekonomikotik sortutako baliabideek "egoera txarragoan daudenen aldeko berdintasun-politikak egiteko" balio behar dute.

Iruzkin bat
  • 2010.eko martxoak 29

    Bien está lo de Brasil como acción práctica a continuar en otros países. Pero creo que también estamos esperando algo más estratégico como los expuesto en:
    Utopias realistas para una crisis (de Javier Gurpide)
    http://www.elmundo.es/papel/2010/03/21/mercados/23228368.html

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari