Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskal enpresen ordezkaritzak Brasilera itzuliko dira, inbertsioak egiteko “proposamen konkretuekin”

2010.eko martxoak 24

Lehendakariak gidatzen duen enpresa-misioaren lehenengo emaitza positiboak dira

Eusko Jaurlaritzak harrera ofizial bat eskaini die Brasilen finkatutako euskal enpresariei eta enpresei, eta bertan aztertu dira Lehendakariak gidatzen duen enpresa-misioaren lehenengo emaitzak. Lópezek jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak jadanik definitu ditu euskal enpresek datozen urteotan esploratuko dituzten “aukerako espazioak”. Izatez, euskal enpresen ordezkaritzak Brasilera itzuliko dira, Hegoamerikako herrialde horretan egingo lituzketen inbertsioen “proposamen konkretuak” aurkezteko. Jaurlaritzak, berriz, Euskadirako bisitaldiak antolatuko ditu Brasilgo erakundeentzat, beren garapen beharrei “irtenbide integralak” eskaini diezazkieketen euskal enpresak ezagutu ditzaten.

Lula Da Silva Brasilgo presidentearekin bildu baino ordu batzuk lehenago, Patxi López Lehendakariak jadanik iragarri ditu Eusko Jaurlaritzak eta 125 euskal enpresak baino gehiagok Brasilgo lurretan duten presentziaren lehenengo emaitza positiboak. Lópezek adierazi duenez, misio hau Euskadira itzuli ondoren, euskal enpresak Brasilera itzuliko dira “inbertsio handiak” egiteko “proposamen konkretuak” mahai gainean jartzeko. Lehendakariak nabarmendu du “beste batzuk baino hobeak eta lehiakorragoak izan gaitezkeela”.

Sao Pauloko erdiguneko hotel batean, Eusko Jaurlaritzak harrera ofizial bat eskaini dio iragan astelehenaz geroztik Brasilen negoziorako aukerak bilatzen dauden enpresen ordezkaritzari. Patxi López Lehendakariak ekitaldi horretan parte hartu du Bernabé Unda Industria sailburuarekin, Kanpo Ekintzako arduradun Guillermo Etxenikerekin, eta enpresaren mundutik etorritako 200 pertsonarekin baino gehiagorekin.

Brasil aukeren lurralde bilakatu da euskal enpresentzat. Horren froga garbia da 120 enpresa baino gehiago etorri direla, Eusko Jaurlaritzarekin batera, enpresa-misio honetara. Bilera eta kontaktu ugariko aste bat, bere emaitzak ematen hasia dena honezkero. Lehendakariak jakinarazi duenez, euskal enpresen ordezkaritzak Brasilera itzuliko dira, “inbertsio handiak” egiteko “proposamen konkretuak” ekarriz. Orobat, bidaia hau sortzen ari den sentsazio positiboen beste emaitza bat Brasil Euskadira hurbiltzea izango da. Lehendakariak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak interesa duela Euskadi “enpresa brasildarren atea izan dadin Europara sartzeko”.

Hori Brasilgo erakundeentzat antolatuko diren bisitaldietan islatuko da, zeren horren bidez erakunde horiek ezagutuko baitituzte beren eskariei “irtenbide integralak” eskaini diezazkieketen euskal enpresak.”Esku batez brasildarren atea jotzen dut, parte hartzera gonbidatu gaitzaten, eta beste eskuarekin Euskadiko ate irekia erakusten dut, Brasilgo enpresek Euskadin parte hartu ahal izan dezaten”, adierazi du Lópezek.

Bere hitzaldian, Lópezek eskerrak eman dizkie enpresei misio honetan jarritako konfiantzagatik; horrek erakusten du, bere esanetan, hau “ez dela Eusko Jaurlaritzaren bidaia bat”, baizik eta “Brasilgo ekonomian parte hartzeko euskal indar ekonomikoek egiten dute herrialde proposamen bat” Lehendakariak azpimarratu du zein den bidaia honen interesa, alegia, euskal eta brasildar enpresek aukera izatea “proiektu bateratuetan kolaboratzeko eta parte hartzeko, bi herrialdeen eta haien herritarren ongizatea eta aberastasuna handitzea xedetzat hartuta.

2 iruzkin
  • 2010.eko martxoak 24

    Estupenda iniciativa. Deseo excelentes resultados, los necesitaremos. Luego: Rusia, India, China, Chile,...
    Lehendakari López, esté urgentemente atento a las maniobras del Sr. Florentino Pérez que de la mano de Aznar y soportado por una futura ley Zapatero puede "robarnos la cartera" como se hizo con BBVA.

  • 2010.eko martxoak 24

    Inteligente acción en Brasil.Deseo muchos éxitos. Luego Rusia, India, China, Chile,...
    Pero cuidado que el Sr. Florentino Pérez que de la mano de Aznar y bendecido por una propuesta de ley Zapatero nos puede robar la cartera como ya hicieron con BBVA.
    Lehendakari López muerda este asunto y no suelte.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria