Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Diasporari buruzko mundu biltzar handienean hartuko du parte Dublinen

2013.eko maiatzak 14

Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza batek, Asier Vallejo Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendaria buru dela, Diasporaren Mundu Biltzarraren atal europarrean hartuko du parte. Foro hori gaur eta bihar egingo da Dublinen Estatu Batuetako Estatu Departamentuak antolatuta.

Lehenengo aldia da Eusko Jaurlaritzak foro horretan parte hartzen duena; izan ere, mundu mailan egiten den garrantzitsuenetako bat da eta ideiak trukatzea eta diasporen eta jatorrizko herrialdeen arteko loturak ezartzea du helburu.

Hirugarren aldiz antolatutako biltzar horren erronka nagusia da alor pribatuaren, gizarte zibilaren eta erakunde publikoen artean lankidetzan aritzeko moduak sortzea, foroan parte hartzen duten jatorrizko herrialdeen artean konpromiso eraginkorrak, egokiak eta iraunkorrak sustatu ahal izateko. Foroa antolatuz, negozioetan, teknologian, inbertsioan eta merkataritzan aitzindariak direnek, gobernuek eta munduko diasporako beste zenbait kide garrantzitsuk parte hartzea bultzatu nahi da, berrikuntzaren eta teknologiaren inguruan lankidetza bide berriak urratzeko, gazteriarekiko konpromiso maila indartuta.

Oraingo honetan foroak hainbat hiritan antolatu ditu ekitaldiak eta horiek burutzeko zuzeneko eta aldi bateko emanaldiak eskainiko dira Washingtonetik, Dublinetik  eta Silicon Valleytik (Kalifornia).

Foroko hitzaldiak eta lan saioak amaitu ondoren, Asier Vallejo Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendariak hainbat bilera izango ditu Irlandako hiriburuan Irlandako Kanpo Gaietarako eta Merkataritzarako Ministerioko Irish Diaspora Unit-aren arduradun nagusiekin, baita Irish International Diaspora Centre Trust‑ekoekin eta University College-ko Clinton Institute for American Studies‑koekin ere.

 http://gdf.ie/

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)