Berriak Osasuna
Eu

Osasun eta Kontsumo Batzordea. (2013/05/17)

2013.eko maiatzak 17

Osasuneko sailburuaren agerraldia, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, azal ditzan Onkologikoa osasun sistema publikoan integratzeko eman dituen urratsak. (10\10\06\03\0075)

Jon Darpónek: «Gipuzkoarrei arreta onkologiko bateratua eta kalitatekoa emateko oinarriak finkatu ditugu»

Osasuneko sailburuak legebiltzarrean esan duenez, bi lantalde martxan jarri dituzte finantzaketa-ituna berritzeko eta Donostia Unibertsitate Ospitalearen eta Onkologikoaren arteko integrazio funtzionalean aurrera egiteko (ikusi berri osoa PDFn).

 

Osasuneko sailburuaren agerraldia, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, Gernikako Bereizmen Handiko Zentroari buruz dituen asmoak azal ditzan. (10\10\06\03\0077)

Ekainean jarriko da abian Gernikaldeko Bereizmen Handiko Zentroa

Osasun Sailak gutun bat bidali die Busturialdeko eta Lea-Artibaiko biztanleei, zerbitzuak zabaltzeko hasierako fase horri buruzko datuekin. Horretaz aparte, herritarrei banan-banako informazioa emateko sailak eskuragarri jarri duen telefono-zenbakia ere aipatu du bertan (ikusi berri osoa PDFn).  

 

Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesteko 2013-2016 plan estrategikoari buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0137)

Euskal Legebiltzar Talde Popularrak aurkeztutako legez besteko proposamena, Arabako Bihotz Bizi Elkartearen prebentzio kardiobaskularreko programaren jarraipenari buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0148)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)