Berriak
Eu

Emakundek 25 urte bete ditu

2013.eko maiatzak 14

Emakundek bere 25. urteurrena ospatu du ekitaldi batekin. Horretan, Iñigo Urkullu lehendakariak urte hauetan guztietan erakundeak berdintasun-politikak bultzatzeko egin duen lana errekonozitu eta balioztatu du. Haren hitzetan, «Emakunderi esker, gaur egun Euskadik berdintasuna hobeto ulertzen du eta haren aldekoagoa da». Lehendakariak erabateko berdintasunean bizi den gizarte bat lortzeko borrokan Jaurlaritzak duen jarrera «ziurra» nabarmendu du. «Berdintasunari dagokionez, ez dugu atzera egingo arlo publikoan eta pribatuan lortu diren erdiespenetan. Aurrera egiten jarraituko dugu ziurtasun osoz eta ez dugu atzera egingo; berdintasunaren alde pausoak ematen jarraituko dugu», adierazi du.

Gaur arratsaldean Lehendakaritzan egin den ekitaldian, Berdintasunaren aldeko Emakunde saria banatu da. Aurten, Bilboko Rekaldeberriko, Deustu-San Inazioko eta Iralako laguntza psikosozialeko moduluak izan dira saridunak. Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidaren arabera, epaimahaiak 35 urte baino gehiagoko ibilbidea duten erakundeen lana nabarmendu nahi izan du, «aitzindari izan direlako eta iraun egin dutelako, baita egungoa bezalako une gogorretan ere, eta gizarteen eskaerei erantzuten jakin izan dutelako».

Ekitaldian, besteak beste, Izaskun Landaidaren aurretik Emakundeko zuzendari izandakoak, Juan José Ibarretxe eta José Antonio Ardanza lehendakari ohiak eta Emakunderen historiako pertsonaia esanguratsuak izan dira.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Orientagune20
    2013.eko maiatzak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Emakundek 25 urte bete ditu. http://t.co/fCeaIblOt7

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)