Berriak Lehendakaritza
Eu

Inbertsioa, industria, nazioartekotzea eta berrikuntza: Ekonomia Berpizteko Planaren ardatzak

2013.eko maiatzak 14
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

«Dibertsitateak aberastasuna esan nahi du, baina adostasun-beharra ere». Halaxe ziurtatu du lehendakariak. Iñigo Urkulluk adierazi duenez, inork ez luke ulertuko «krisiaren unerik zailenean» erakundeek eta alderdi politikoek «norabide berean» lan egiteko «eta akordioak lortzeko gai ez izatea». Horregatik, Eusko Jaurlaritzak Ekonomia Berpizteko Plan «zabalagoa» martxan jarri nahi du, «plan partekatua eta adostua». Lehendakariak berriro esan du gobernuak euskal ekonomiaren inguruan eman dituen zifrak eta aurreikuspenak «errealak» direla. Bere esanetan, gobernuak egoera-diagnostiko bat partekatu nahi du, «abiapuntu-oinarri partekatua», hain zuzen. Eta horrekin lotuta, enplegua sustatzeko plana martxan jarri du. Baieztatu duenez, «proiektu bat partekatzen ari gara, eta bere helburua euskal ekonomia suspertzeko 245 milioi euro norabide berean bideratzea da». Lehendakariak azpimarratu duenaren arabera, «espezializazioa, zorroztasuna eta adostasuna ez dira errezeta magikoak. Ezinbesteko tresnak dira».

Gaur arratsaldean, Iñigo Urkullu lehendakaria Innobasqueko Batzar Nagusian izan da, Bilboko Euskalduna jauregian. Lehendakariarekin honako hauek bertaratu dira: Osasuneko sailburu Jon Darpon, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriarte, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburu Arantza Tapia eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan María Aburto.

Urkulluk Ekonomia Berpizteko Planaren lau ardatzak aipatu ditu: lehenengoa inbertsio publikoa, herrialdea berritzeko.
Bigarrena industria berpiztea, Euskadiko faktore berezigarri bihurtu dadin. Hirugarrena euskal ekonomia nazioartekotzea. Eta, azkenik, berrikuntza. Eta, horren ildotik, Innobasquek Euskadik berrikuntzarekin duen konpromisoa adierazten duela azpimarratu du Urkulluk.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)