Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Urtean 250 mila tona salgai kargatzen dituena Bermeoko portua bisitatu du Oregik

2013.eko maiatzak 13

• EAEko esportazio eta inportazioen % 1,2 bertan egiten dira
• Portuan kargatze-jarduerek, arrantzak eta kirol-arrantza nautikoak dute lekua
• Sailburuak gertatutako sutearen osteko egoeraren inguruko interesa ere agertu du

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik Bermeoko portua bisitatu du gaur goizean, kofradiako kaian egiten ari diren mantentze-obrak ikusteko. Era berean, Idurre Bideguren alkatearekin izan da, eta kaiarekin eta duela gutxi hirigunean gertatutako sutearekin lotutako hainbat gairen inguruan hitz egin dute. Bilera horretan Aitor Egurrola Mundakako alkateak ere parte hartu du.

Sailburuaz eta alkateaz gain, Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituretako zuzendari Almudena Ruíz de Angulo ere izan dira bisitaldian. Ontzi-kontsignatarioekin eta arrantza-jardueraren ordezkariekin hitz egin dute.

«Eusko Jaurlaritzari atxikitako merkataritza-portuen artean lehenengoa da Bermeokoa», azaldu du Oregik. «Merkataritza-jarduerak urtean 250.000 tona mugitzen ditu, baina, horrez gain, arrantza-jarduerak (baxurako arrantza-portu garrantzitsuena da) eta jolas-jarduerek ere lekua dute bertan».

Oregik aipatu duenez, «errepide eta trenbideen arteko merkataritza-zirkulazioa handitu behar da, Bermeotik Gernikako linea igarotzen baita eta horren bidez Eibar eta Bilborekin konektatuta baitago».

«Ingurumen eta Lurralde Politika Saila kofradiako kaia berritzen ari da Bermeoko portuan. Mantentze-obra horrek instalazioetako aparkalekua arautuko du, eta hori ona izango da portuko jardueretarako». Bermeoko portua oso garrantzitsua da. Arrantza-jarduera handia du, eta EAEn inportatzen eta esportatzen diren pisuko salgaien % 74 itsasoz egiten dira. Horien % 89 Bilbon egiten dira, % 9,7 Pasaian, eta % 1,2, Bermeon. Azken portu hori, gainera, baxurako arrantzako euskal portu nagusia da.

Bermeoko alkatearekin batera, Oregi eta Iriarte orain hilabete bat gertatutako sutearen inguruan mintzatu dira, bizilagunen eta kaltetutako ondasunen egungo egoeraren inguruan, zehazki. Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Garraioko sailburuorde Antonio Aizek Europaz Haraindiko Garraio Sareei buruzko jardunaldian parte hartuko du gaur. Europako Parlamentuak antolatu du, Valentzian.

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2013.eko maiatzak 13

    Hoy he tenido el placer de conocer a la consejera Oregi y a la directora Ruiz de Angulo y me han sorprendido gratamente por la cercanía e interés mostrados por los temas abordados durante su visita al puerto de Bermeo.

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Idurre Bideguren, Aitor Egurrola