Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Añanako «ondare naturala zaintzeko ahalegina» nabarmendu du Ana Oregik Kuartangoko azokan

2013.eko maiatzak 12


• Perretxiko, gozogintza, okintza eta bestelako tokiko produktuen postuetan barrena ibili da Ingurumeneko sailburua


Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak Arabako Kuartango herrian egin den XI. Perretxiko eta Terreña Arrazako Azienda Azokan parte hartu du. Bertan nabarmendu duenez, «Zuhatzu eta inguruotako beste herriek euren ondare natural eta kultural aberatsa zaintzeko egiten duten ahalegina azpimarratu beharra dago, betiere, gainera, beste aukera ekonomiko batzuk bilatzeari uko egin gabe, batik bat landa garapenarekin lotutakoak».

Goizean zehar, artisautza zein kalitateko euskal produktuen postuetan barna ibili da Oregi sailburua Iñaki Guillerna Kuartangoko alkatearekin, Añanako Kuadrillako presidentearekin, Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Bioaniztasun zuzendariarekin eta tokiko erakundeetako beste hainbat ordezkarirekin batera.

Horrez gain, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak eskualdeko nekazari eta herritarrek energia beharren, ur baliabideen eta bestelako azpiegituren inguruan dituzten kezkak ezagutu ahal izan ditu lehen eskutik.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Guillerna, Rosario Mardones, Javier Ruiz de Infante, Jesús Berganzo,