Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak merkataritza-bulego bat irekiko du Alemanian

2013.eko maiatzak 13

Eusko Jaurlaritzak merkataritza-bulego bat irekiko du Alemanian; izan ere, merkatu horrek jarduera areagotzea ekar dezake, bai eta Euskadiren enpresa-egituran enplegua sortu ere. Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun sailburuak esan duenez, Alemania Euskadiren kide nagusietako bat izan da urteetan, inportazioen eta esportazioen arloan; honetaz gain, Euskal enpresen merkataritza-ezarpen gehien dituen herrialdeetako bat da. Sailburuak azaldu du Alemanian merkataritza-ordezkaritza duten enpresak “oso pozik” daudela erabakiarekin, eta zuzeneko presentzia izatea “oso garrantzitsua” dela diotela.

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapia 15 euskal enpresa garrantzitsutako arduradun nagusiekin bildu dira gaur goizean Eusko Jaurlaritza bultzatzen ari den Nazioartekotze Estrategia jakinarazteko. Horren ondoren, Arantza Tapia hedabideen aurrean agertu da, bileraren berri emateko eta euskal ekonomia eta enpresak nazioartekotzea bultzatzeko gobernua prestatzen ari den jarduera-ildo nagusiak aurreratzeko.

Eusko Jaurlaritzak hiru helburu nagusi ezarri ditu gai honen harira: Euskal ekonomiaren irekitze maila handitzea, nazioarteko lankidetza- eta finantzazio-proiektu aldeaniztunetan parte hartzea eta atzerriko finantzazioa erakartzea eta Euskadin finkatzea.

Helburu hauek lortzeko Eusko Jaurlaritzaren Nazioarteko Estrategiak lau jarduera-ildo biltzen ditu. Lehengoa, SPRIren kanpo-sarea egokitzea eta birdimentsionatzea (16 bulegotik 13ra pasatzea, eta Alemanian bulego bat irekitzea). Bigarrena, Nazioartekotzearen Euskal Sistema bultzatzea, honen harira Eusko Jaurlaritzak koordinazio eta kolaborazioa sortarazteko partzuergo bat sortzea proposatzen du, Eusko Jaurlaritzak, 3 foru-aldundiek eta 3 merkataritza-ganberek osatuko dutelarik. Hirugarrena, Enpresen nazioartekotze-fase bakoitzerako ad hoc tresnak. Laugarrena eta azkena, giza kapitala arlo honetan trebatzea honetarako tresna batzuk martxan daude dagoeneko, besteak beste, nazioarteko bekak, mugikortasun bekak, Profesionalak kontratatzea mikroenpresetan eta enpresa txikietan programa .

(Informazio gehiago erantsitako dokumentuan)

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @saraasensi
    2013.eko maiatzak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Euskadi contará con una Oficina Comercial en Alemania. http://t.co/QzPUJTbtP7

  • @camaradealava
    2013.eko maiatzak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Euskadi contará con una Oficina Comercial en Alemania. http://t.co/QzPUJTbtP7

  • @Aruki_estudio
    2013.eko maiatzak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Euskadi contará con una Oficina Comercial en Alemania. http://t.co/QzPUJTbtP7

  • @ZigorZarraga
    2013.eko maiatzak 13

    Comentario de Twitter:
    Nuevo "Markel-place" en Merkel country. Euskadi contará con una Oficina Comercial en Alemania http://t.co/3NezrzyWqZ http://t.co/qib1KOMgtp

  • @EmpreSEA
    2013.eko maiatzak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Euskadi contará con una Oficina Comercial en Alemania. http://t.co/QzPUJTbtP7

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)