Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

HAZI Fundazioak ikastolen aldeko jaietan lagunduko du

2013.eko maiatzak 10

Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordeak eta Koldo Tellitu, Ikastolen Elkarteko lehendakariak, hitzarmen bat izenpetu dute sailburuordetza honen menpe dagoen HAZI Fundazioak ikastolen lurralde federazioek aurten ikastolen alde antolatuko dituzten jaietan parte hartzeko: Ibilaldia (Portugalete, maiatzak 26), Araba Euskaraz (Amurrio, ekainak 16) eta Kilometroak (Tolosa, urriak 6).

Hitzarmen horri esker, hiru jaietan Eusko Labela duten behi haragia, Gernikako piperrak, baserriko oilaskoa eta sagardo naturala jan eta edateko aukera izango da. Produktu horiekin egindako pintxoak salduz bilduko den dirua Ikastolen Lurralde Elkarteetara bideratuko da. Kilometroak jaiaren kasuan Tolosako Laskorain Ikastolaren pabilioi berriaren kostuak ordaintzeko erabiliko da; hantxe izenpetu zen, hain juxtu, HAZI fundazioaren eta Ikastolen Elkartearen arteko hitzarmena.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Koldo Tellitu, Ikastolen Elkarteko lehendakaria