Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Etorkizuneko bidaiari konektatu eta parte-hartzaileari erantzuna aurreratu nahi diogu

2013.eko maiatzak 10

CICtourGUNErenV. urteurrenak enpresa-sektoreko berrehun profesional eta turismo-eragile elkartu zituen atzo; lau orduz Euskadiko eta munduko turismoaren egoera eta etorkizuna aztertu zituzten nazioarteko adituekin batera.

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuorde eta CICtourGUNEkopresidente Itziar Epalzakturismoaren sektoreak Euskadin duen garrantzia nabarmendu zuen, hauxe ere azpimarraturik:

• BPGren% 5,3; 92.900 enplegu; 3.700 milioiko diru-sarrerak.
• Sektorearen portaera positiboa, baina moteltzen ari da.2030erako % 3,3ko urteko hazkundearen aurreikuspena.
• Garatzeko bidean dauden merkatuak aukera gisa:Asia gorantz doa; Europa, berriz,beherantz.

Epalzaren iritziz, ezinbestekoa da etorkizuneko bidaiarien profila datu errealekin ezagutzea, CICtourGUNEk bezala, eta eskari horren erantzunari aurrea hartzea, kontsumitzaile aktiboak, bidaiari konektatuak, buruargiak eta parte-hartzaileak izango baitira bisitari berriak.«Baliabideak, azpiegiturak, "turismo-hardwarea", kultura-ondarea... ditugu, baina jarraitu beharra dago biharko bisitaria ezagutzeko: segmentuaren araberako "premium zerbitzuak» neurrira konfiguratuak nahi dituena».

Eusko Jaurlaritzaren iritziz -Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak ere ordezkatuta- etorkizunari aurrea hartzea ahalbidetzen duen balio erantsia ematen dute teknologiek, «pentsa dezagun nolakoa den biharko kontsumitzailea, erabaki egokiak gaur hartzeko», eta beti Euskadi Basque Country markak munduan eskaintzen duen turismo-bereizgarria ahaztu gabe.

CICtourGUNEko zuzendari Aurkene Azuak, halaber, azaldu zuen gaur egungo gizartean mugikortasunak berebiziko garrantzia duela.Mugikortasuna bidaiarien eta turismoaren industriaren merkatu globalei eta adierazle makroekonomikoei lotuta dago.Industriak KPIri% 10eko ekarpena egitea aurreikusten da 2023rako, eta munduko biztanleriaren % 70 hirietan biziko da.Hortaz, mugikortasuna teknologiaren bitartekaritza duten inguruneetan gertatzen da batez ere, zeinetan erabiltzaileek ingurunearekin duten interakzioak bilakaera izango baitu banakoen beharrizanei erantzun optimoak eman ahal izateko.Mundu adimendun baten aurrean gaude, eta arlo fisikoek, sozialek eta digitalek bat egiten dute bertan.

Egoera horretan, eskualde-hiriek garrantzi handia hartuko dute.Bizi-estilo berrietarako eszenario ezin hobeak diren tokiak diseinatzeko gauza direnak izango dira hurrengo hamarkadako funtsezko lurraldeak.

Abagune horren aurrean, Euskadik nazioarteko agertokian bete nahi dituen eginkizuna eta tokia pentsatu behar ditu berriro, kontuan harturik lurralde-orekak nabarmen aldatu direla azkenaldian, eta ez duela zentzurik gure artean lehiatzeak.Lehiakideak kanpoan daude.

CICtourGUNEk hurbilketa berritzaile bat egiten dio turismoaren eta Gizarte Zientzien garai berriko giza mugikortasunaren ikerketari.
Hona hemen CICtourGUNEren bilakaeraren gakoak:

• Diziplina anitzeko zientzia-talde espezializatu bat sortzea.
• Hainbat diziplina barne hartzen dituen Zientzia Agenda bat garatzea.
• Industriaren, sektore publikoaren eta Zientzia eta Berrikuntzako Sistemaren artean lankidetza-sistema finko bat bultzatzea.
• Nazioarteko erakunde ospetsuekin aliantzak egitea.
• Spin-off eta start-up enpresak elkarlanean sortzen laguntzeko aliantzak.

Hori guztia lortu da bazkideen laguntzari eta Eusko Jaurlaritzak emandako babesari esker.

Arratsaldeko hizlari nagusietako bat IBMko Juan Antonio Zufiria izan zen; Planeta Adimendun bat sortzearren gauza guztiei adimen handiagoa emateko joeraren berri eman zuen, eta Big Dataren garrantzia nabarmendu zuen; erabakiak hartzean aurre egin behar diogun datu kopuru izugarri handia, alegia.
Datu garrantzitsuak:

• Gizaki bakoitzeko 1.000 milioi transistore daude.
• 48 orduan behin gizadiaren historia osoan sortutako bezainbeste informazio-bolumen biltzen dugu.
• Hartzen diren datuen % 80 ez dira egituratuak, ez dira zenbakiak Excel orri batean edo datu-base batean, baizik eta elkarrizketak, bideoak, argazkiak, sare sozialetako elkarrizketak...

Ez dago datu-bolumen handi bat bakarrik; lau hauek ere hartu behar dira kontuan:datuen bolumena, abiadura, barietatea eta egiazkotasuna.
Horrek guztiak dakartzan erronkei erantzuteko gakoetako bat datu haiek lortzea da, erabakiak hartzeko prozesuetan modu eraginkor batean aplikatu ahal izan ditzagun.
Berrikuntza beharrezkoa da hemen: «Nola hartu erabakiak? Nola sortu balioa? Nola eraman balioa ‘bezeroei'?»

«Aurrera egiteak eraldatzea, gauzak beste modu batera egitea esan nahi du»
Inoiz baino talentu gehiago dago munduan, baita inoiz baino teknologia gehiago ere.Talentua non, dirua han.Europan lidergoa falta da talentu hori guztia bideratu ahal izateko.Go and do it, ekin!

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko urriak 09

    Enhorabuena por el artículo, muy interesante. Como profesional del sector he de decir que el aumento de turismo Español a paises Asiáticos es realmente sorprendente. En menos de 6 años nos hemos encontrado con una competencia desmesurada en cuanto a agencias de viajes a Vietnam, Tailandia, etc. Para nosotros aunque tenemos más competencia con los que lidiar, es una gran satisfacción el saber que cada vez más personas están interesadas en este tipo de turismo exótico y de calidad.

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)