Berriak Segurtasuna
Eu

Bide-segurtasunean kontzientziatzeko orduan kazetaritzak duen garrantziari buruzko jardunaldia

2013.eko maiatzak 10

Irailaren 6an egingo da Donostian

Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak antolatu du ikastaroa, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearekin elkarlanean, EHUko Udako Ikastaroen barruan, eta izena emateko epea zabalik dago. Hainbat arlotako adituek kontzientziatzeko lanean kazetaritzak duen eginkizuna aztertuko dute «Kazetaritza espezializatua eta kontzientziazioa bide-segurtasunean» izeneko ikastaroan.

Jardunaldi hau komunikazio-arloko profesionalei eta bide-segurtasuneko teknikariei dago zuzenduta, eta honako helburua du: oro har herritarren eta, zehazki, gidarien kontzientziazio eta sentsibilizazio maila hobetzeko prentsa espezializatuak dituen aukerak aztertzea gizarte modernoetan dauden mugikortasuneko eta bide-segurtasuneko beharrei dagokienez. Jardunaldi profesional hau irailaren 6an izango da, Udako Ikastaroen egoitza den Donostiako Miramar jauregian.

Madrilgo Unibertsitate Konp lutentseko irakasle Javier Fernández del Moralek irekiko du jardunaldia «Kazetaritza eta herritarren kontzientzia» izeneko hitzaldi batekin. Ondoren, Servei Català de Trànsiteko prentsa-arduradun Verónica Pardo arituko da administrazioak bide-segurtasunaren gaietan informazio-iturri gisa duen garrantziaren gainean.

Halaber, David Herrero eta Sonia González irakasleek beren ikerketen ondorioak azalduko dituzte mahai-inguru batean («Komunikatzea bide-segurtasuna irabazteko») eta, azkenik, sortzaileek publizitate-mezuak nola asmatzen dituzten jakinaraziko dute I Love You Groupeko Perdinande Sanchok eta Iñaki Garcíak.Informazio gehiago Trafiko Zuzendaritzaren webgunean (www.trafikoa.net) eta Udako Ikastaroen idazkaritzan (http://udaikastaroak2.i2basque.es/eu/index.php/matricula.html).

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau