
Lan ezak etorkin gazteak Euskaditik kanpora joatea bultzatzen du
2011n Euskaditik atzerrira joandako 10.633 gazteetatik, 10.501 atzerritarak ziren
INEk “Estadística de flujos migratorios estimados” estatistikan kaleratutako datuen arabera, 2011n 18 eta 29 urte bitarteko 10.633 gaztek emigratu zuten Euskal Autonomia Erkidegotik atzerrira. Horien artean % 98,8k atzerriko naziotasuna zeukaten (10.501) eta % 1,2k bakarrik zuten Espainiako naziotasuna (132).
Datu horiek 2010ekoekin alderatuz gero, ikus dezakegu irteerak areagotu direla eta 2011n 2010ean baino 4.549 gazte gehiago irten direla. Irteeren hazkunde hori zor zaie atzerriko gazteen irteerei, 2011n 2010ean baino 4.694 gazte atzerritar gehiago joan baitziren. Hau da, atzerriko naziotasuna zuten gazteen emigrazioak % 45eko hazkundea izan zuen urte horretan. Aitzitik, Espainiako naziotasuna zuten gazteen emigrazioa murriztu egin da, 2011n 2010ean baino 145 gazte gutxiagok emigratu zuten, beraz, jaitsiera % 52koa izan da.
18 eta 29 urte bitarteko gazteen emigrazioak Euskaditik atzerrira, naziotasunaren arabera. 2010 eta 2011 urteak (Datu absolutuak eta ehuneko hazkundea/jaitsiera)
2010
NAZIOTASUN GUZTIAK 6.084
ESPAINIAKO NAZIOTASUNA 277
ATZERRIKO NAZIOTASUNA 5.807
2011
NAZIOTASUN GUZTIAK 10.633
ESPAINIAKO NAZIOTASUNA 132
ATZERRIKO NAZIOTASUNA 10.501
Ehuneko hazkundea/jaitsiera
NAZIOTASUN GUZTIAK + 43%
ESPAINIAKO NAZIOTASUNA - 52%
ATZERRIKO NAZIOTASUNA + 45%
Iturria: Gazteen Euskal Behatokiak egina, INEren datuak oinarri hartuta (“Estadística de flujos migratorios estimados”)
2011n Euskaditik kanpora joandako gazteen norako nagusiak Afrika, Europar Batasuna eta Hego Amerika ziren.
Euskaditik atzerrira emigratutako 18 eta 29 urte bitarteko gazteen norakoak. 2011 urtea. (Datu absolutuak eta ehunekoak)
Europar Batasuna 3.045 28,6%
Europako gainerako tokiak 179 1,7%
Afrika 3.116 29,3%
Ipar Amerika 153 1,4%
Erdialdeko Amerika eta Karibea 507 4,8%
Hego Amerika 2.504 23,5%
Asia 1.129 10,6%
Ozeania 1 0,0%
Iturria: Gazteen Euskal Behatokiak egina, INEren datuak oinarri hartuta (“Estadística de flujos migratorios estimados”)