Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak Euskadiren kanpo ekintza defendatu du krisialditik irteteko ezinbesteko tresna gisa

2013.eko maiatzak 10

Iñigo Urkullu Lehendakariak José Manual García-Margallo Espainiako Atzerri gaietako ministroa hartu du gaur arratsaldean Lehendakaritzan. Lehendakariak Espainiako Gobernuko ministro bati egin dion lehen harrera ekitaldia izan da.

Bilera giro atseginean egin da, eta jarraian lan-bilera izaera hartu bi gobernuen arteko topaketak. Bertan parte hartu dute Eusko Jaurlaritzaren izenean, Josu Erkoreka bozeramaile eta Justizia eta Herri Administrazio sailburuak eta Marian Elorza Kanpo Harremanetako Idazkari Nagusiak.

Aztertutako gai nagusia Espainiako Gobernua lantzen ari den Kanpo Ekintzaren inguruko lege aurreproiektua izan da.

Eusko Jaurlaritzak legeari egin beharreko aldaketak agertu ditu, legeak Jaurlaritzaren eta atzerriko ordezkaritzen kanpo ekintzaren autonomia errespeta dezan, eta esparru honetan Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen urraketarik izan ez dadin.

Eusko Jaurlaritzak uste du kanpo harremanen arloa tresna ezinbestekoa dela Euskadik krisia gainditu dezan, inbertsioa erakarriz, eta Euskadiren nazioartekotzea bultzatuz.

Iruzkin bat
  • @KONGODIANTOTILA
    2013.eko maiatzak 10

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari defiende la acción exterior de Euskadi como herramienta clave contra la crisis http://t.co/eXGiLrs891 https://t.co/HgZvVtbuT3

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • José Manuel García Margallo