Berriak Osasuna
Eu

Botikak elektronikoki ematen dira Araban kasuen % 90ean

2013.eko maiatzak 09

Herritarrek, Farmaziako bulegoek eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak positiboki baloratu dute errezeta elektronikoa Arabako beste zazpi udalerritan ezartzea

Asteazken honetatik aurrera, Ozaeta, Agurain, Dulantzi, Araia, Gaubea, Legutio eta Oioneko herritarrek errezeta elektronikoa erabil dezakete

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak hiru euskal lurraldeetan errezeta elektronikoa (e‑rezeta) ezartzen jarraitzen du.

Oraingo honetan, 17.000 bizilagun baino gehiago hasi dira botikak emateko sistema berri honi onura atertzen. Sistema berriari esker, seguruagoa da botikak erabiltzea, zerbitzua hobea da eta bezeroarentzat erosoagoa eta errazagoa da horiek eskuratzea.

Eusko Jaurlaritzako Farmaziako zuzendari Iñaki Betolaza Agurainen izan da gaur goizean Arabako Farmazialarien Elkargo Ofizialeko presidente Pedro Riverorekin batera, eta, egiaztatu ahal izan duenez, «tarteko eragileak, osasuneko profesionalak, herritarrak eta farmazialariak oso pozik daude errezeta elektronikoarekin».

Iñaki Betolazak oso ondo baloratu du Arabako ezarpena, eta, nabarmendu duenez, «errezeten % 90 errezeta elektronikoaren bidez egiten dira». Zifra hori Euskadiko gainerakoaren gainetik dago.

Pedro Rivero ere oso pozik agertu da, eta, esan duenez, «denok lagundu behar dugu, baldin eta errezeta elektronikoak behar bezala funtzionatzea nahi badugu».

Xede hori lortzeko, bada, Osasun Sailak errezeta elektronikoaren ezarpena faseka egitea adostu du proiektua abian jartzeko lanean diharduten gainerako eragileekin. Horri esker, proiektua etengabe ebaluatu ahal izango dugu, bai ikuspuntu funtzionaletik, bai euskarri teknologikoaren ikuspuntutik; hots, ezarpen-estrategia honek ezarpenean antzemango ditugun huts-egiteak eta/edo akatsak zuzentzeko aukera emango digu.

Datozen egunetan, Bizkaiko 12 udalerritan ezarriko da errezeta elektronikoa; zehatzago esanda, 54.000 bizilagunek eta 46 farmaziak erabili ahalko dute.

Hemendik aurrera, e-rezeta ezarriko duten udalerritako bizilagunek ez dute paperezko errezetarik jasoko beren osasun-zentroetan eta, beren medikuak agindutako botikak eskuratzeko, osasun-txartela aurkeztu beharko dute. Oraingo osasun-txartela prestatuta dago sistema berria erabiltzeko; izan ere, txartelak duen banda magnetikoari esker, sistemara sartzeko aukera dago, segurtasun- eta konfidentzialtasun-eskakizun eta -estandar guztiak betez.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Pedro Rivero