Berriak Lehendakaritza
Eu

Maiatzak 9 – Europaren Eguna

2013.eko maiatzak 09

Maiatzaren 9a -Europaren Eguna- dela-eta, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak eta Mikel Anton Europako Gaietarako zuzendariak Gasteizen eta Bilbon izango diren ekitaldi banatan parte hartuko dute, hurrenez hurren.

Marian Elorzak "Europako Parlamentuaren Ekintzak krisiaren aurka" jardunaldian esku hartuko du, Eusko Legebiltzarrean, EUROBASK Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak antolatuta.

Jardunaldia 12:15ean izango da, eta beste zenbaiten parte hartzea ere izango du: José María González Zorrilla, EUROBASKeko presidentea, eta Europako zenbait parlamentari: Izaskun Bilbao (Eusko Abertzaleak), Iñaki Irazabalbeitia (Aralar EH Bildu), Inés Ayala, (Euskal Sozialistak), Pablo Zalba, (Euskal Popularra), eta Francisco Sosa, (UPyD - Talde Mistoa).

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziak antolatutako ekitaldian parte hartuko du Mikel Antonek, bestalde. Ekitaldi horretan besteak beste izango dira Christa Sedlatschek agentziako zuzendaria, Félix Madariaga Bilboko Udaleko Giza Baliabideen Arloko zinegotzi ordezkaria eta Maite Asensio Bizkaiko Foru Aldundiko Europar Gaien arduraduna.

Ekitaldi horretan, aurten Europako Herritarren Urtea ere badenez, "Europa kalera" ateratzea izango da beste helburu bat, jendeak jakin dezan zer egiten den Europako erakundeetan. Horregatik, Agentziak Bilboko Gran Víako 33. zenbakian dituen bulegoetan karpa bat jarriko da, zeina 11:30ean inauguratuko baita.

Bestalde, Bilboko Radio Popular irratiaren "Aquí te quiero" programan elkarrizketa egingo diote Mikel Antoni, Europako Egunari buruz eta Euskadik Europar Batasunean duen presentziari buruz. Elkarrizketa 11:15ean emango du aipatutako irratiak

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • José María González Zorrilla, Izaskun Bilbao, Iñaki Irazabalbeitia, Inés Ayala, Pablo Zalba, Francisco Sosa, Christa Sedlatschek, Félix Madariaga, Maite Asensio