Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Lehendakariak legegintza-programa «errealista» aurkeztuko dio Legebiltzarri

2013.eko maiatzak 09

Lehendakariak jakinarazi du Jaurlaritzak legegintzaldi honetarako legegintza-programa aurkeztuko diola Eusko Legebiltzarrari, Gobernu Kontseiluak onartu bezain pronto. Iñigo Urkulluk gogorarazi du ekainaren 15ean sail bakoitzak amaituta eduki beharko dituela legegintzaldi honetan proposatuko dituzten 18 proiektuetarako memoriak. Egun horretatik aurrera, Gobernu Kontseiluak legegintza-proposamena taxutuko du, eta ondoren Legebiltzarrari helarazi. Urkullu lehendakaria prest agertu da Legebiltzarrean azaltzeko, programa amaitutakoan. Horrez gainera, Urkulluk beste konpromiso bati ere egin dio erreferentzia: programa «errealista» bat onartzea, «legegintzaldian bete daitekeena».

Iñigo Urkullu lehendakariak Eusko Legebiltzarraren ohiko bilkuran egin du agerraldia, legegintzaldi honetako Jaurlaritzaren legegintza-programa aurkezteko EH Bilduk egindako eskakizunaren ondoren.

Urkulluk agerraldi horretan nabarmendu du Jaurlaritzak gobernu-programan jasotako helburuak betetzeko konpromisoa duela, baita ekimenotarako baliatuko dituzten errealismoa eta zorroztasuna eta Gobernuaren «entzuteko borondatea» ere. Urkulluren hitzetan, «planteamendu irekia» du Jaurlaritzak, eta hala jarraituko dute aurrerantzean bai Eusko Legebiltzarrarekin, bai alderdi politikoekin.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @eajpnvparlament
    2013.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lehendakariak legegintza-programa «errealista» aurkeztuko dio Legebiltzarri . http://t.co/wbaXb5ybut

  • @eajpnvparlament
    2013.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Lehendakari presentará ante la Cámara vasca un programa legislativo “realista” . http://t.co/DsKFjJOTvd