Berriak Lehendakaritza
qrcode

Topaketa Lehendakariaren eta Jorge Gerdauren artean

2010-03-23

Jorge Gerdau Gerdau Taldeko Administrazio Kontseiluaren presidentea da.

Patxi López Lehendakariak ordubeteko bilera izan du Gerdau Taldearen arduradun nagusiarekin, hots, beraren presidente Jorge Gerdaurekin. Talde honek inbertsio mardulak ditu Euskadin eta, beste gauza batzuen artean, Sidenor taldearen akziodun nagusia da. Bilera honekin, Lehendakariak bukaera eman dio agenda trinko bati, Brasilen abiatu duen enpresa-misioaren lehenengo egunean. Hori baino lehen, Embraer enpresa aeronautikoa bisitatu du eta CIE Automotive enpresaren instalazio berrien zabalkuntza inauguratu du; arratsaldean, berriz, Alberto Goldman Gobernazio presidenteordearekin bildu da, eta baita Brasilgo euskal gizataldeekin ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari