Elkarlan Sariak
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta EUDELek elkarrekin lan egitea adostu dute, ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko

2013-05-08

Josu Erkorekak azalduenez, Ogasun eta Finantzetako sailburuak eta foru-aldundietako ogasun- eta finantza-diputatuek batzorde bat delegatu bat osatuko dute. Datorren astelehenean deituko luketen batzorde horretan, mamitu daitezkeen proiektuak identifikatuko eta aukeratuko dituzte, defizita zenbateraino malgutzen duten aztertu ostean. «Gastu-aukera berriak errealitate egiten direnean, alegia», azaldu du Erkorekak. Bozeramailearen esanetan, bost erakundeak ados daude Ekonomia Suspertzeko eta Enplegua Sortzeko Plan Bateratua osatzeko, defizitaren muga malgutzeak ekarriko lukeen gastu-gaitasun gehigarria erabilita.

Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkoreka komunikabideen aurrean agertu da Iñigo Urkullu lehendakariak, Javier de Andrés, José Luis Bilbao eta Martin Garitano ahaldun nagusiek eta EUDELeko presidente Ibone Bengoetxeak egindako bileraren ostean. Erkorekak solaskide guztien jarrera «proaktiboa» eskertu du, eta adierazi du Jaurlaritza «erabat gustura» geratu dela bilera honetan lortu dituzten emaitzekin.

Gaur arratsaldean lortutako akordioak erakundeok elkarlean jardutea aurreikusten du, besteak beste, ekonomia suspertzeko ezohiko plan bat diseinatzeko eta mamitzeko, baita enplegurako solidaritate-funts bat edota euskal ekintzaileentzako ezohiko funts bat prestatzeko ere.

Horrez gain, Erkorekak jakinarazi du legegintzaldi honetan sektore publikoa egoera berrira egokitzeko plan bat ere egingo dutela, hain zuzen ere, gaur ordezkatutako enpresen artean interes partekatuak dauzkaten enpresa eta erakunde publikoei begira.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @IbonUribeGdko
    2013-05-08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Lehendakari se reúne con los Diputados Generales y la Presidenta de EUDEL. http://t.co/HOtxp8LMws

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Javier de Andrés, José Luis Bilbao, Martin Garitano, Ibone Bengoetxea