Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak «lankidetzarako deia» egin die erakundeei eta alderdi politikoei

2013.eko maiatzak 08
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Jaurlaritzaren helburua ekonomia suspertzeko neurriak aplikatzea eta lan-aukerak sortzea dela adierazi du Iñigo Urkulluk: «Horixe da gure iparra eta helburu horretan jarriko dugu ahalegina». Helburu horiek lortzeko, hain zuzen, lehendakariak bilerak egingo ditu: foru-aldundiekin eta Eudelekin, gaur arratsaldean, eta talde politikoekin, datozen egunetan. Iñigo Urkulluk laguntzeko, ardura hartzeko eta elkarlanean aritzeko deia egin die euskal erakundeei zein eragile politikoei, «horixe baita krisialditik ateratzeko gakoa».

Iñigo Urkullu lehendakaria Europan zein munduan puntakoa izango den laborategi baten inaugurazioko ekitaldiaren buru izan da; hain zuzen, Arteche taldeak Mungian irekitako sektore elektrikoko instalazioetan.

Lehendakariak berrikuntza eta nazioartekotzea Arteche taldearen ezaugarri direla nabarmendu du hitzaldian, eta horiek «Euskadi osoan bultzatu nahi dugun suspertzearen oinarria» direla gehitu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)