Berriak Osasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendariak Legebiltzarrean jakinarazi du Osasun Sailak mendekotasunei buruzko lege-proiektu bat aurkeztuko duela legegintzaldi honetan onartzeko

2013.eko maiatzak 07

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Osasun Publikoko zuzendari Miren Dorronsorok gaur goizean Legebiltzarreko Batzordean iragarri du «legegintzaldi honetan mendekotasunei buruzko lege-proiektu bat aurkeztu» behar dutela, eta gaineratu du bere ustez, 1988ko eta 1998ko legeen ostean, «mendekotasunei buruzko araudia ikuspegi gaurkotuago batetik eguneratzen duen beste proiektu bat aurkeztu beharra dagoela».

Hori horrela izanik, Miren Dorronsorok adierazi du lege-proiektu horrek hainbat konturi hel diezaiekeela, hala nola alkoholdun edarien sustapen, publizitate, salmenta eta kontsumoari buruzkoei, substantziarik gabeko menpekotasunei eta menpekotasunak laguntzen dituzten portaerei edo «cannabisaren klub sozialak» izenekoei.

Osasun Publikoko zuzendariak orain arte Euskadik bi lege izan dituela, 1988koa eta 1998koa (3 aldiz aldatuta), eta sei ekintza-plan izan direla azaldu du. «Arauek zein planek droga-menpekotasunen alorreko Jaurlaritzaren politika mugatu dute, eta hainbat programa, babes eta lorpen ahalbidetu dituzte prebentzioan, asistentzian eta gizarteratzean, baita arlo honetan aritzen diren kolektibo eta erakundeen lan garrantzitsu eta ezinbestekoari esker ere».

Horretaz gain, Eusko Jaurlaritzak menpekotasunen eta haien ondorioen fenomeno aldakorrari heltzeko eta erantzuna emateko politika, jarduera eta progremekin konprometituta dagoela berretsi du. «Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak politika horiek bere gain hartzeak ikuspegia, baita aukerak ere, handitzea dakar».

Mendekotasunen VI. Plana onartu zen iaz. Planak 2015era arteko indarraldia du, eta Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetan arlo horretan jarraitu beharreko ildo nagusiak biltzen ditu. Hori horrela izanik, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Osasun Publikoko zuzendariak adierazi du lanari helduko diotela.

Legebiltzarrean iragarri du, halaber, Osasun Planak Menpekotasun Planean ezarritakoak jasoko dituela helburuen artean. Eta espresuki aipatuko dituela zeharkakotasuna, sektoreen eta sailen arteko koordinazioa eta hirugarren sektorearen parte-hartzea.

Osasun Publikoko zuzendariak estilo eta bizimodu osasungarriak zein balio positiboak sustatzearen garrantzia nabarmendu du Osasuneko sailburu Jon Darpónek Eusko Legebiltzarrean ere aurkeztutako ildo nagusien esparruan. «Alde horretatik, prebentzio unibertsal, hautatu, adierazi eta zehatzean lanean jarraituko dugu eskola, familia, lan eta komunitateko esparruetan», jakinarazi du.

Bukatzeko, Miren Dorronsorok adierazi du ezinbesteko hainbat tresna izango dituztela oraindik menpekotasunen fenomenoari behar besteko erantzun egokiak eman ahal izateko. «Besteak beste, Mendekotasunen Behatokia, Drogomedia webgunea, Drogamenpekotasunen Aholku Batzordea, Droga-menpekotasunen Erakundearteko Batzordea eta sareko lana arlo horretan aritzen diren entitate eta erakundeekin».

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mlizardui
    2013.eko maiatzak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @belartxa: Euskadi tendrá una nueva Ley de Adicciones. . http://t.co/5i2z4TJXgB http://t.co/lDZrx062gE

  • @belartxa
    2013.eko maiatzak 07

    Comentario de Twitter:
    Euskadi tendrá una nueva Ley de Adicciones. . http://t.co/5i2z4TJXgB http://t.co/lDZrx062gE

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)