Berriak Lehendakaritza

CIE Automotivera bizita

2010.eko martxoak 22

Lópezek azpimarratu du enpresa-bidaia hau bultzatu duen “herrialde proiektua”.

Patxi López Lehendakariak CIE Automotive enpresaren instalazioen zabalkuntza inauguratu du Taubatén (Brasil). Lópezek azpimarratu du “iniziaziozko hedakuntza-abentura” bat orain dela hamarkada batzuk hasi zuten euskal enpresarien rola; izan ere, CIE Automotiveren kasuan bezala, “euskal enpresa-proiektuaren izaeraren, seriotasunaren eta printzipioen” adibide garbia da.

Patxi López Lehendakariak CIE Automotive enpresaren instalazioen zabalkuntza inauguratu du Taubatén (Brasil). Oroitzapenezko plaka batek Lehendakariaren presentzia frogatzen du; beronek azpimarratu duenez, berak gidatzen duen enpresa-misioaren atzean “herrialde proposamen” bat dago,  “Brasil modernizatzeko lanean parte hartu eta kolaboratu nahi duena”. Brasilen modernizazioan parte hartu eta kolaboratu nahi dugu, helburu bikoitza lortzeko: Brasilgo herritarren maila ekonomikoa hobetzea, eta gauza bera egitea Euskadin geure herritarrekin. “Hona etorri nahi dugu berton geratzeko. Herri honen hazkundearen eta garapenaren partaide izateko”, nabarmendu du.

Inaugurazio-ekitaldia gaur goizean egin da enpresak Taubatén dituen instalazioetan, eta bertan egon dira, Lehendakariarekin batera, Bernabé Unda Industria sailburua, Guilermo Etxenika Kanpo Ekintzako arduraduna, eta Pedro Echegaray lantegiko zuzendaria.

Bere hitzaldian, Lehendakariak azpimarratu du herrialde honetara orain dela hamarkada batzuk iritsi ziren euskaldunek jokatutako rola, “iniziaziozko hedakuntza-abentura” batean;  izan ere, CIE Automotiveren kasuan bezala, “euskal enpresa-proiektuaren izaeraren, seriotasunaren eta printzipioen” adibide garbia da rol hori. Lehendakariaren ustez, “ikuspegi ekintzaile” hori da gaur egun ahalbidetzen duena Eusko Jaurlaritza eta 125 enpresa Brasilen egotea, “euskal enpresa-proiektuaren “izaera, seriotasuna eta printzipioak” arrakastarako “bermearekin” transmititzen. “Enpresa hau –CIE- I+B+G (ikerkuntza + berrikuntza + garapena) horren frogarik onena da, eta gainera gaur internazionalizazioaren “i” gehitzen diogu , gaineratu du Lópezek, “formula” horren aldeko apustua eginez euskal enpresek beren helburuak lortu ditzaten.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria