
Josu Erkoreka eta Iñigo Lamarcak beren lantaldeak bildu dituzte
Herri Administrazio eta Justizia sailburu Josu Erkoreka eta Iñigo Lamarca Arartekoa beren lantaldeekin bildu dira gaur goizean.
Herri Administrazio eta Justizia Sailaren kasuan, hauek bertaratu dira: Erakunde Harremanetako sailburuorde Peru Bazako, Justizia sailburuorde Ana Agirre, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendari Santiago Larrazabal, Justizia Administrazioko zuzendari Jon Uriarte, Justiziako zuzendari Manuel Valín eta Kabineteko zuzendari Tatiana González.
Arartekoaren lantaldeari dagokionez, berriz, honako hauek parte hartu dute: Arartekoaren ondoko Julia Hernández, Arartekoko idazkari nagusi Faustino López de Foronda, Gizarte Harremanetako, Azterlanetako eta Modernizazioko zuzendari Inmaculada de Miguel, Kabineteko zuzendari Koldo Casla eta Arartekoaren aholkulari Rafael Sáinz de Rozas.
Bileran bientzat interesgarriak diren hainbat gai landu dituzte, gehienak justizia-administrazioarekin lotutakoak. Hona hemen batzuk:
• Bulego judizialen esperientzia eta ezarpena.
• Erregistro zibilak.
• Justizia-administrazioa laguntzeko zerbitzuak.
• Euskararen erabilera justizia-administrazioan.
• Sexu-abusuen biktimak izan diren adingabeak artatzeko protokoloa, eta transferentziak espetxe-arloan.
• Doako justizia.
• Transferentziak espetxe-arloan.
• Gazteen justizia.
• Komunikazio elektronikoak, eta abar.
-
2013-05-08
Comentario de Twitter:
RT @Irekia_News Josu Erkoreka e Iñigo Lamarca reunen a sus equipos de trabajo. http://t.co/7O2cu1nLHo… si los unen, ahorramos