Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

752 langabe gutxiago ditu Euskadik apirila amaitu ondoren

2013.eko maiatzak 06

Euskadin 752 langabe gutxiago erregistratu ditu apirilean; hau da, % 0,42 jaitsi da datu hori martxokoekin alderatuta.

Autonomia-erkidegoan 178.589 lagun ari ziren enplegu bila aurreko hilabetea bukatuta, Lanbideko erregistroen arabera.

Lurraldeka, honela banatzen ziren:

ARABA: 2013ko martxoan baino 320 langabe gutxiago daude, % 1,12 gutxiago, hain zuzen. Guztira, 28.323 lagun.

BIZKAIA: 2013ko martxoan baino 401 langabe gutxiago daude, % 0,4 gutxiago, hain zuzen. Guztira, 99.998 lagun.

GIPUZKOA: 2013ko martxoan baino 31 langabe gutxiago daude, % 0,06 gutxiago, hain zuzen. Guztira, 50.268 lagun.

Apirilean 739 gizonezkok eta 13 emakumezkok topatu zuten lana. Langabeen % 50,56 emakumeak dira. Adinari dagokionez, 25 urtetik beherako 301 langabe gutxiago izan ziren apirilean (- % 2,09), eta 25 eta 45 urte bitartekoak, berriz, 1.006 gutxiago. Bestalde, 45 urtetik gorako 555 lagun gehiago daude lanik gabe.

Lehen sektorean, langabezia 316 lagun txikitu da, % 1,18. Eraikuntzari dagokionez, 285 gutxiago (% 1,34), eta zerbitzuen sektorean, berriz, 279 lagun (% 0,25). Edonola ere, aurretik lanik gabe zeudenak 187 lagun gehiago izan dira; hau da, % 1,26.

Hauek dira langabezia-tasa txikienak erregistratuta dauzkaten eskualdeak: Ezkerraldea (% 21,42), Enkarterrialdea (% 19,76), Bilbo (% 19,21), Ibaizabal (% 18,64), eta Gasteiz (% 17,68). Txikiena, berriz: Gorbeialdea (% 8,13), Debagoiena (% 12,13), Lea-Artibai (% 12,23), Arabako Mendialdea (% 12,24) eta Urola Kosta (% 12,32).

 

Gizarte Segurantzaren afiliazioa

Apirilean, 872.336 izan dira, batez beste, Gizarte Segurantzan Euskadin afiliatuak, aurreko hilean baino 961 gutxiago.

Apirilean, kontratazio-kopurua 51.444 izan da EAEn; kontratazio horietatik 3.611, % 7,02 hain zuzen, kontratu mugagabeak izan dira. Kontratuen gutizko kopuru metatua, aurten, 194.870ra iritsi da, iazko hil berean baino % 2,18 gutxiago. Kontratu mugagabeen kopuru metatua 15.765 izan da, iaz baino % 18,01 handiagoa.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2013.eko maiatzak 06

    "En cuanto a los tramos de edad, abril registró un descenso de 301 desempleados menores de 25 años (2,09%) y de 1.006 personas entre los 25 y los 45 años. Por contra, hubo 555 personas mayores de 45 años que engrosaron el desempleo".

    Lo cual deja bien clara una realidad: la gente joven ya pasa de Lanbide. Ha detectado que no funciona y ya no se apunta y prefiere marcharse al extranjero.

    Las cosas son así, nos duelan o no.

  • @lanbideejgv
    2013.eko maiatzak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: 752 langabe gutxiago ditu Euskadik apirila amaitu ondoren . http://t.co/ZP58KtkHjh

  • @lanbideejgv
    2013.eko maiatzak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Euskadi cierra abril con 752 personas menos en situación de desempleo . http://t.co/IRykVWFr4B

  • @mikelsanzm
    2013.eko maiatzak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: 752 langabe gutxiago ditu Euskadik apirila amaitu ondoren . http://t.co/ZP58KtkHjh

  • @eajpnvparlament
    2013.eko maiatzak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: 752 langabe gutxiago ditu Euskadik apirila amaitu ondoren . http://t.co/ZP58KtkHjh

  • @eajpnvparlament
    2013.eko maiatzak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Euskadi cierra abril con 752 personas menos en situación de desempleo . http://t.co/IRykVWFr4B