Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak 296 lanpostu publiko gehitu egin ditu 2012ko azaroaren eta 2013ko apirilaren artean

2013.eko maiatzak 08

• Gehien hazi den langileen taldea (347 lagun) Hezkuntzari atxikitako izan da, zehazki, oinarrizko zerbitzua soziala izanik Gobernu honentzat.
• Euskadi oraindik enplegua sortzen duen autonomia-erkidegoetako bat da; Balear Uharteen atzetik dago soilik.
• Funtzio Publikoko sailburuorde Andrés Zearretak esan du Eusko Jaurlaritza enplegu publikoarekin konprometituta dagoela, eta ziurtatu du sindikatuekin hizketan egoteko borondatea «zintzoa eta benetakoa» dela.

Funtzio Publikoko sailburuorde Andrés Zearreta Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordean izan da gaur goizean, eta Eusko Jaurlaritzak bere arloan garatuko dituen jarduera-ildoak azaldu ditu.

Esan duenez, «Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa da enplegu-politikak euskal administrazio publikoko lanpostuei eusteari erabateko lehentasuna ematea». Azaldu duenez, «Euskadi oraindik enplegua sortzen duen autonomia-erkidegoetako bat da, eta Balear Uharteen atzetik dago soilik».

Ildo horretatik, Funtzio Publikoko sailburuordeak jakinarazi du 2012ko azaroaren eta 2013ko apirilaren artean Lakuatik kudeatzen den langile publikoen taldean (Administrazio Orokorreko langileak, Justizia Administraziokoak, Segurtasunekoak eta Hezkuntzakoak) 296 langile gehiago sartu dira. Guztira, bada, 43.311 langile ditu(*).

Sektoreka, data horien artean:

1. Gorakada handiena Hezkuntzako langile-taldean erregistratu da; izan ere, 347 langile gehiago, daude sektore horretako profesionalen taldean. Guztira, bada, 25.708.
2. Administrazio Orokorreko langile-taldean 6 langile gutxiago daude. hortza, lantaldea 7.073 langilek osatzen dute orain.
3. Justizia Administrazioan ere 14 langile gutxiago daude. Guztira, bada, 2.497 langile publiko dira.
4. Segurtasuneko lantaldean, berriz, 31 langile gutxiago daude. Berza, 8.033 langilek osatzen dute taldea gaur egun.

ENPLEGU PUBLIKOAREKIKO KONPROMISOA

Andrés Zearretak adierazi duenez, «gogortasuneko eta gastuari eusteko politika eginagatik ere, gobernu honek herrialdeko enplegu-sortzaile nagusi izaten jarraitu nahi du, eta tematuta dago zeregin horretan», eta, horregatik, «hainbat neurri adostu ditugu sindikatuekin; hala nola, errelebo-kontratua berriz ezartzea. Horri esker, 2.100 lanpostu gehiago sortu ahal izango ditugu 2018ra arte».

LANA ETA FAMILIA BIZITZA UZTARTZEKO KONPROMISOA

Gainera, Andrés Zearretak azaldu du Eusko Jaurlartizak lan-bizitza eta familia-bizitza uztartzeko neurri berriak martxan jartzea eskaini diela sindikatuei, adibidez:

• Gehienez ere urteko 8 orduko ordaindutako baimena, 12 urtera arteko adingabeak laguntzeko.
• Gaixotasun larria duten adingabeak zaintzeko baimena.

ALDI BATERAKO EZINTASUNA

Era berean, Funtzio Publikoko sailburuordeak adierazi du Eusko Jaurlaritzak aldi baterako ezintasunengatiko ordainsarien osagarriak hobetuko dituela laster, gaur egungoa baino malguagoa. Horren bidez:

• Lehen egunetik hirugarren egunera, langileek % 50 kobratuko dute. (Gaur egun ez dute kobratzen).
• Laugarren egunetik hogeigarren egunera, langileek % 75 kobratuko dute. (Gaur egun % 40 kobratzen dute).
• Hogeita batgarren egunetik aurrera, langileek % 100 kobratuko dute. (Gaur egun 45. egunetik aurrera kobratzen dute % 100).

BESTELAKO NEURRIAK

Agerraldian, Andrés Zearretak legealdi honetan Herri Administrazio Sailak beste konpromiso hauek ere helburu izango dituela esan du:

• Enplegu Publikoari buruzko Lege-proiektua aurkeztea.
• Telelana programa martxan jartzea, proba-fasearen ondoren.
• Administrazioaren barne kudeaketarako EIZU proiektua ezartzea.
• Laneko segurtasunaren eta osasunaren arloko hainbat jarduera.
• Langileen etengabeko trebakuntza hobetzea.
• A1 eta A2 lan-kategorien lekualdatze-lehiaketa abiaraztea.
• Administrazio nagusira sartzen diren pertsonak artatzeko plana sortzea, etab.

 

(*) Datu honek ez ditu Osakidetzako langileak barne hartzen, haien nomina ez baitu Lakuak kudeatzen, erakunde autonomoak baizik.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)