Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi: 'Hiri barruan mugitzeko, bizikleta gehiago erabiltzen da motorra baino; bide onean gaude'

2013.eko maiatzak 04

X. 'BIZIKLETA ETA HIRIA' KONGRESU IBERIKOA

• "Euskadik, hiriburua buru duela, kontzientzia berdea sortu du; bizikletari esker, neurri batean"

• "Garrantzitsuena zera da, gure seme-alabak eguneroko bizimoduan bizikletekin ohituta jaio direla eta gogoz eta maiz erabiltzen dituztela"

• Bihar Gasteizko Bizikleteroak elkarteak antolatutako bizikleta-martxa batean parte hartuko du

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak, Ana Oregik, nabarmendu du Euskal Autonomia Erkidegoan bizikletaren erabilerak gora egin duela garraiobide gisa: urtebetean 116.938 joan-etorri egin dira hirietan bizikletaz, motozikletetan baino gehiago. (*). «Oinez eta bizikletaz ibiltzea da modurik jasangarriena, eta, hain justu, modu horiek erabiltzeko ohitura hartu dute EAEko herritarrek, egin behar dituzten joan-etorri gehienetarako», azaldu du Oregik.

Ana Oregik eztabaida-jardunaldi batean parte hartu X. «Bizikleta eta Hiria» Kongresu Iberikoaren barruan, Gasteizko alkate Javier Marotorekin, Marta Ruiz Diputatu forala, eta Ana Zugazagoitia Bizikleteroak elkarteko presidentearekin batera. «Krisialdiak ematen dizkigun aukerak aprobetxatu behar ditugu aurrerapauso bat egin eta gure eguneroko ingurua berriro definitzeko: landaguneak eta naturguneak ez ezik, hiria bera ere bai, kaleak, plazak, herritarrak, eta guztien artean bizi ditugun giza harremanak. Esparru horretan mugikortasunak sekulako garrantzia du», gaineratu du.

XXI. mendearen erdialdean munduko populazioaren % 70 inguru hiri handietan biziko dela gogorarazi du Oregik, eta, hori horrela izanik, «hiri handiek gure bizitzetako agertoki eroso eta praktiko» bilakatu behar dutela.

«Gasteizen "pedalkada" irmoak eman ditugu aurrerantz, baina baita gainerako hiriburuetan ere. Eraztun Berdean, Abandoibarrean edota Haizearen Orrazitik Sagueseraino bidean egin ditzakegun ibiliak biderkatu egin behar ditugu. Eta ez gure erkidegoan bakarrik! Baita Baionako Atturri ibaiaren bazterrean edota Takoneratik Gaztelu plazaraino ere... Baita hemen ordezkatuta dauden penintsulako gainerako hirietan ere», baieztatu du Jaurlaritzako lurralde-plangintzako goi-arduradunak.

Oregiren esanetan, «Euskadik, hiriburua buru duela, kontzientzia berdea sortu du; bizikletari esker, neurri batean». Begien bistakoa da bizikletaren erabilerak erregistratutako gorakada garraiobide gisa: 2011n 116.938 joan-etorri. Motorrek baino ere gehiago! «Oinez eta bizikletaz ibiltzea da modurik jasangarriena, eta, hain justu, modu horiek erabiltzeko ohitura hartu dute EAEko herritarrek zorionez, egin behar dituzten joan-etorri gehienetarako», azaldu du Oregik.

«Garrantzitsuena zera da, gure seme-alabak eguneroko bizimoduan bizikletekin ohituta jaio direla eta gogoz eta maiz erabiltzen dituztela. Erakuts diezaiegun bizikletekin ondo konpontzen; egin ditzagun azpiegitura seguruak eta erosoak haientzat gure ibilbideetan, eta eman diezaiogun lehentasuna garraiobide jasangarri honi. Bizikleta, gaur egun, beharrizan bilakatu da Europa aurreratuenean, oinez ibiltzearekin eta garraio publikoarekin batera: lehentasuna eduki behar dute hiri barruan egindako joan-etorrietan», amaitu du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak.

(*) Eusko Jaurlaritzak hiru urtean behin egiten duen azterlanetan azkenekoa

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @blancourgoiti
    2013.eko maiatzak 08

    Comentario de Twitter:
    A.Oregi: En Euskadi, “la utilización de la bicicleta como medio de transporte urbano supera ya a las motos” http://t.co/OKcVAPurFb

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Javier Maroto, Marta Ruiz, Ana Zugazagoitia, Rubén Ziordia, Juan Carlos Alonso