Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Eusko Jaurlaritzak Kantauriko antxoaren kontsumoa bultzatu nahi du, Euskadiko arrantza sektorearen funtzionaltasun anitza balioetsita.

2013.eko maiatzak 03

Getaria, 2013-05-03

Bittor Oroz, Nekataritza, Arrantza eta elikagaien sailburordea

Kantauriko antxoaren sasoian gaude bete-betean, eta Eusko Jaurlaritzatik euskal arrantza sektorean hain garrantzitsua den produktu honen kontsumoa bultzatu eta sustatu nahi dugu.

Kanpainaren hasiera hobea izan zitekeen, baina oraindik esperantza daukagu hemendik aurrera harrapaketek gora egingo dutela eta, beraz, espero dugu kanpaina amaitzen denean euskal arrantza flotak ekitaldi ona izatea.

Jada 3 urte igaro dira antxoaren arrantzarako baimena berriro eman zenetik, eta Eusko Jaurlaritzatik beharrezkotzat jotzen dugu Kantauriko antxoa eta Euskadiko arrantza sektorea lagundu eta balioestea. Ildo horretan, kontsumitzaileei eskatzen diegu erosterakoan Euskadiko antxoa erosteko beste antxoak baino lehenago, horrela sasoiko jaki gozo hau defendatzeko.

Antxoaren kontsumoa bultzatzeko, kanpaina bat egiten ari gara "Iritsi da Kantauriko altxorra" lemapean. Horrela, gure antxoa freskoan kontsumitzera bultzatu nahi dugu, bai eta arrain hau kontserba industrian berriro sartu ere. Bost urtetan bere arrantza debekaturik egon eta gero, merkatuetan, jatetxeetan eta kontserba industrietan gure antxoak zuen tokia berreskuratzen lagundu nahi dugu.

2012an euskal arrantzaleek 7 mila tona antxoa harrapatu zituzten, eta aurten datu hori hobetzea espero dugu. Gaur arte, apirilera arte, arrantzaleek 2012an garai berean izan zituztenak baino harrapaketa gutxiago izan dituzte.

Horretaz aparte, kontuan hartu behar dugu Europak antxoaren arrantza kuota gutxitu duela, eta gaur egun 18.630 tonakoa dela; 2012an, berriz, kuota 26.730 tonakoa izan zen.

Inplikatutako agente guztiek, hau da, administrazioak eta arrantza sektoreak gainontzeko agenteekin elkarlanean aritzea funtsezkoa izan behar da, eta defendatu behar ditugun zereginen artean kalitatezko produktu honen sustapena eta balioespena dugu, zalantzarik gabe.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzatik lanean jarraitzen dugu gure arrantzaleen interesen alde. Gure helburua kuoten banaketa orekatua lortzea,eta hori lortzeko lanean ari gara Ministerioarekin bilerak eginez.

EUSKADIKO ARRANTZA AZOKAK

Sustapen ekintzen barruan, Euskadiko kostaldeko hainbat herritan egiten diren Euskadiko Arrantza Azokak ditugu, besteak beste.

Euskadiko Arrantza Azokak oso eszenatoki baliotsua dira, bertan jendea eta arrantza mundua elkarreraginean jartzen direlako, eta 300.000 bisitari baino gehiagorekin udalerri horietan egiten diren jarduera nagusietakoak dira.

Bistatik galdu ezin dugun aukera da, beraren bitartez euskal arrantza sektorean diharduten gizon eta emakumeak ezagutu eta balioetsi ditzakegulako, bai eta arrainaren kontsumoa sustatzeko dugun aukera onaz baliatu gaitezkeelako.

Hauexek dira aurten egingo diren Arrantza Egunak:

 

HILA

UDALERRIA

AZOKA

PRODUKTUA

Apirilak 6

MUTRIKU

Berdel Eguna

Berdela

Apirilak 20

ONDARROA

Legatz Egune

Legatza

Maiatzak 3

GETARIA

Antxua Eguna

Antxoa

Maiatzak 11

ONDARROA

Antxoa Egune

Antxoa

Maiatzak 24-26

BERMEO

Arrain Azoka

Uztailak 19-21

ORIO

Besigu Festa

Bixigua

Uztailak 27

LEKEITIO

Hegaluze Astea (bi urtean behin)

Hegaluzea

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)