Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek bihar larunbatean Eibartik igarotzean autobusen ibilbidea aldatuko du

2013.eko maiatzak 03

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailaren esku dagoen euskotren Sozietate Publikoak, bihar larunbatean, maiatzaren 4an, goizeko 8:00etatik aurrera Eibartik igarotzean autobus zerbitzuen ibilbidea eta geralekuak aldatuko ditu, Gipuzkoako Eibarko Untzaga Plazan ospatuko diren zenbait jardueren ondorioz. Hori dela eta, erdi gunea oinezkoentzat jarriko da.

Ibilbidea aldatuko duten autobusen zerbitzuak ondorengo hauek izango dira:

•    Mallabia – Ondarroa / Ermua – Azpeitia: autobusak saihesbidetik ibiliko dira, Estazio kalea, Bidebarrieta kalea eta ohiko ibilbidearekin jarraitzeko.

•    Ondarroa – Mallabia: ohiko ibilbidea.

•    Udalbus Eibar (Amaña – Azitain): Untzagan burutuko dute geldialdia taxien aurrean, eta saihesbidetik, Estazio kaletik, Bidebarrieta kaletik eta ohiko ibilbidearekin jarraituko dute. Kontrako noranzkoan (Azitain – Amaña), ohiko ibilbidea burutuko da.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete ohiko autobus geralekuetan, eta baita Konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @eibartv
    2013.eko maiatzak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Euskotrenek bihar larunbatean Eibartik igarotzean autobusen ibilbidea aldatuko du . http://t.co/0PV7wcTdu4