Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Osasun Sailak Gasteizko ospitale-sarea berrantolatzeko akordioa lortu du PPrekin

2010.eko martxoak 22

Sailburua pozik agertu da, gaixoei eskainitako arretaren kalitatea eta segurtasuna hobetuko duen akordioa adostu izanagatik.

Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakinarazi du Osakidetzaren bihotzeko kirurgia zerbitzua, gaur egun Bizkaian eta Gipuzkoan ematen dena, lurralde bakarrean kontzentratu litekeela.

Bengoak, Iñaki Oyarzabal Euskadiko PPren idazkari nagusiarekin batera, Gasteizko ospitale-sarearen berrantolaketari buruz lortutako akordioa aurkeztu du Legebiltzarrean. Akordioaren baitan, Txagorritxu Ospitalearen ondoan azpiegitura berriak eraikitzea aurreikusi dute, besteak beste.

Berrantolaketa horri buruz PPrekin lortutako akordioaren garrantzia azpimarratzeaz gain, sailburuak Osakidetzak eskaintzen duen bihotzeko kirurgia zerbitzua izan du hizpide. Hain zuzen, Bengoak jakinarazi du zerbitzu hori, gaur egun Bizkaian eta Gipuzkoan ematen dena, lurralde bakar batean kontzentratu litekeela.

Bestalde, sailburuak azaldu du ekipamendu berriak (tartean, ama-haurren ospitale bat eta Txagorritxuko larrialdietarako gunearen handitzea) Txagorritxu Ospitalearen ondoan eraiki litezkeela. Halaber, "ospitaletegi" berri baten proiektua lau edo bost urteren buruan egikarituko dela iragarri du.

Bengoa pozik agertu da, gaixoei eskainitako arretaren kalitatea eta segurtasuna hobetzea ekarriko duen akordioa lortu izanagatik. Bukatzeko, helburua "ospitaletegia" Europako zentro seguruenen artean kokatzea dela azpimarratu du Osasun sailburuak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Rafael Bengoa