Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria politikako eta erakundeetako eragileekin bilduko da astelehenetik aurrera

2013.eko maiatzak 03
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Lehendakariak iragarri du datorren astelehenean politikako eta erakundeetako ordezkariekin harremanetan jarriko dela «ahalik eta azkarren» lan-mahaiak adosteko. Horietan, bada, "pertsonen beharrei" erantzuten saiatuko dira. Iñigo Urkulluk gogorarazi du bere gobernuak gastu-ahalmena, "gertatzen den unean", ekonomia berpizteko ezohiko plan batera eta enpleguaren aldeko funts batera bideratzeko konpromisoa duela. Gehitu duenez, "horixe da hiru foru-aldundiei eta udalei proposatzen dieguna".

Iñigo Urkullu lehendakaria Arrasateko Aita Menni ospitalean izan da. Berekin izan da Osasuneko sailburu Jon Darpón ere. Urkulluk Aita Mennik pertsonekiko zuen konpromisoa goretsi du: konpromiso «gizatiarra, borondate kolektibokoa, baterako lanekoa eta kudeaketa eraginkorrekoa». «Bat nator erabat eredu honekin», ziurtatu du.

Lehendakariak adostasuna eskatu du; izan ere, «elkarrekin jarduten badugu, hobeto erantzun ahal izango diegu uneko beharrei». «Atzean utzi behar dugu borroka eta adostasuna bilatu behar dugu. Hori da nire helburu nagusia», esan du amaitzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)