Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Jaurlaritzak deitoratu du sindikatuek ez dutela hitz egin nahi izan eta Funtzio Publikoko Mahai Orokorretik altxatu direla

2013.eko maiatzak 02

 

  • Andrés Zearreta Funtzio Publikoko sailburuordeak adierazi du Jaurlaritzak ahaleginak egiten jarraituko duela, elkarrizketarako borondate «erabatekoa» daukatela berretsita.
  • Langile publikoen baldintzak hobetzeko aurreratzen jarraitu ezin izana «lastima» dela adierazi du, batez ere, aldi baterako ezintasunen kasuan edota familia eta lana bateragarri egitekoetan. 

Funtzio Publikoko sailburuorde Andrés Zearretak deitoratu du Funtzio Publikoko Mahai Orokorrean ordezkatutako sindikatuak altxatu eta joan egin direla, aurreikusitako gai-zerrenda (atxikita) jorratu gabe. 

«Gai-zerrendan hainbat auzi geneuzkan aurreikusita: langile publikoen baldintzak hobetzeko proposamen bat, aldi baterako ezintasun-kasuetarako (gaur egun oso zorrotza), familia eta lana bateragarri egiteko, edota enplegu publikoarekin konpromisoa zehazteko (administrazioaren zerbitzu berriak ez esternalizatzeko)», adierazi du Andrés Zearretak. 

«Mahaitik hitzik egin gabe altxatzeak esan nahi du sindikatuek jarrera itxia daukatela», iritzi dio Zearretak. «Baina guk ahaleginetan jarraituko dugu, erabateko borondatea baitaukagu elkarrizketarako». 

Andrés Zearretak esan duenez, «jarrera itxi hori izanagatik ere, berriz proposatuko ditugu auziok guztiok; izan ere, administrazio publikoko langileentzat hobekuntza esanguratsuak direlakoan gaude, eta langileok ez dituzte aldeetako baten jarreraren ondorioak ordaindu behar». 

GAI ZERRENDA 

Gai-zerrendaren arabera, beste auzi batzuen artean, Jaurlaritzak zentral sindikalei heralazi behar zien urtean zortzi ordu bitarteko ordaindutako baimen bat sortzea lehen harreman-graduko 12 urte arteko adingabeei laguntzeko. 

Era berean, gaixotasun larriren bat duten senirtartekoak zaintzeko baimen ordaindu bat erregulatzea ere eskaini behar zitzaien sindikatuei. 

Aldi baterako ezintasunaren ildotik, Eusko Jaurlaritzak ordainsari-osagarriak hobetzea proposatu behar zien sindikatuei. Hori horrela: 

  • Lehen egunetik hirugarren egunera, langileek % 50 kobratuko dute. (Gaur egun ez dute kobratzen).
  • Laugarren egunetik hogeigarren egunera, langileek % 75 kobratuko dute. (Gaur egun % 40 kobratzen dute).
  • Hogeita batgarren egunetik aurrera, langileek % 100 kobratuko dute. (Gaur egun, 45. egunetik aurrera baino ez dute kobratzen % 100). 

Horrez gain, Jaurlaritzak enplegu publikoari eusteko borondatea berretsi behar zien sindikatuei, baita abian ipintzen diren zerbitzu berriak ez esternalizatzeko konpromisoa ere. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)