Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Iñaki Arriola sailburuak eta José Antonio Santano Irungo alkateak bi konpromiso-akordio sinatu dituzte Oinaurren eta Lartzabalen etxebizitza babestuak eraikitzeko

2010.eko martxoak 22

<!-- /* Font Definitions */ @font-face {font-family:Wingdings; panose-1:5 0 0 0 0 0 0 0 0 0; mso-font-charset:2; mso-generic-font-family:auto; mso-font-pitch:variable; mso-font-signature:0 268435456 0 0 -2147483648 0;} @font-face {font-family:Verdana; panose-1:2 11 6 4 3 5 4 4 2 4; mso-font-charset:0; mso-generic-font-family:swiss; mso-font-pitch:variable; mso-font-signature:536871559 0 0 0 415 0;} /* Style Definitions */ p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal {mso-style-parent:""; margin:0cm; margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:12.0pt; font-family:"Times New Roman"; mso-fareast-font-family:"Times New Roman"; mso-ansi-language:ES-TRAD; mso-fareast-language:ES; layout-grid-mode:line;} @page Section1 {size:612.0pt 792.0pt; margin:70.85pt 70.85pt 70.85pt 70.85pt; mso-header-margin:35.4pt; mso-footer-margin:35.4pt; mso-paper-source:0;} div.Section1 {page:Section1;} /* List Definitions */ @list l0 {mso-list-id:1515264083; mso-list-type:hybrid; mso-list-template-ids:1714474096 -191600532 67764227 67764229 67764225 67764227 67764229 67764225 67764227 67764229;} @list l0:level1 {mso-level-number-format:bullet; mso-level-text:-; mso-level-tab-stop:36.0pt; mso-level-number-position:left; text-indent:-18.0pt; font-family:"Times New Roman"; mso-fareast-font-family:"Times New Roman";} @list l0:level2 {mso-level-number-format:bullet; mso-level-text:o; mso-level-tab-stop:72.0pt; mso-level-number-position:left; text-indent:-18.0pt; font-family:"Courier New";} @list l0:level3 {mso-level-number-format:bullet; mso-level-text:; mso-level-tab-stop:108.0pt; mso-level-number-position:left; text-indent:-18.0pt; font-family:Wingdings; mso-bidi-font-family:Wingdings;} @list l0:level4 {mso-level-number-format:bullet; mso-level-text:; mso-level-tab-stop:144.0pt; mso-level-number-position:left; text-indent:-18.0pt; font-family:Symbol; mso-bidi-font-family:Symbol;} @list l0:level5 {mso-level-number-format:bullet; mso-level-text:o; mso-level-tab-stop:180.0pt; mso-level-number-position:left; text-indent:-18.0pt; font-family:"Courier New";} @list l0:level6 {mso-level-number-format:bullet; mso-level-text:; mso-level-tab-stop:216.0pt; mso-level-number-position:left; text-indent:-18.0pt; font-family:Wingdings; mso-bidi-font-family:Wingdings;} @list l0:level7 {mso-level-number-format:bullet; mso-level-text:; mso-level-tab-stop:252.0pt; mso-level-number-position:left; text-indent:-18.0pt; font-family:Symbol; mso-bidi-font-family:Symbol;} @list l0:level8 {mso-level-number-format:bullet; mso-level-text:o; mso-level-tab-stop:288.0pt; mso-level-number-position:left; text-indent:-18.0pt; font-family:"Courier New";} @list l0:level9 {mso-level-number-format:bullet; mso-level-text:; mso-level-tab-stop:324.0pt; mso-level-number-position:left; text-indent:-18.0pt; font-family:Wingdings; mso-bidi-font-family:Wingdings;} ol {margin-bottom:0cm;} ul {margin-bottom:0cm;} -->

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraietako sailburu Iñaki Arriolak, eta José Antonio Santano Irungo alkateak bi konpromiso-akordio sinatu dituzte babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko politika bat gauzatzeko Irunen. Zehatzago, Oinaurren eta Lartzabalen.

Bi kasuetan, Irungo Udalak konpromisoa hartu du dagozkion hirigintza-dokumentuak, lurzatiketa-proiektuak nahiz urbanizazio-proiektuak eta azterketa xehatuak izapidetzeko.

Oinaurreren kasuan, Udalak eta Etxebizitzaren Sozietate Publikoak (Irunvi) Oinaurreko hainbat lurzati salduko dizkiote Etxebizitza Sailari, hiru hilabeteko epean, 2.165.695 euroren truke (BEZ gabe).

Konpromiso hori aldez aurretik lurzatiketa-proiektua behin betiko onartzearen baldintzapean dago, eremu horri hirigintza-eraikigarritasunak esleitzeko.

Sailak, bestalde, etxebizitzak eraikitzeko kontratuak sinatuko ditu eta etxebizitzak eraikiko ditu ahalik eta lasterren.

Eremu horretako etxebizitzen sustapenak izango duen erregimen juridiko eta ekonomiko zehatza bi alderdiek adostuta erabakiko da sustapenari ekitean, Etxebiden izena emana dutenen udalerriko eskatzaileen ezaugarriak kontuan izanik.

Nolanahi ere, Udalaren eta Jaurlaritzaren ustez komenigarria da honako programazio hau egitea:

- RP-A3 lurzatia: erregimen orokorreko babes ofizialeko 48 etxebizitza eta erregimen orokorreko babes ofizialeko 16 etxebizitza, errentamendu babestuan.

- RP-A4 lurzatia: erregimen orokorreko babes ofizialeko 32 etxebizitza, errentamendu babestuan, eta 32 etxebizitza sozial errentamendu babestuan.

Bestalde, bi erakundeek konpromisoa hartu dute aldi baterako alokairuko zuzkidura-bizitokien sustapena egiteko Lartzabalgo Eremuan. Aurreikusten da 35 edo 40 zuzkidura-bizitoki eraikiko direla.

Sailak lurzatia aztertuko du eta bizitoki horiek diseinatzeko, eraikitzeko eta kudeatzeko proposamena egingo du. Gaur egun, zuzkidura-bizitoki horiek proiektua idazteko fasean daude eta “lankidetza-egitura publiko eta pribatua” izeneko formularen bitartez, hau da, administrazio-emakida bidez eraikiko dira.

Jaurlaritza alokairua sustatzearen aldeko apustua egiten ari da. Jaurlaritzak alokairuko etxebizitzen ondare egonkorra eduki nahi du, eskaerari erantzuteko adinakoa izango dena.

Alokairua sustatzeko politikak bi eragozpen handi ditu; alde batetik, alokairuko etxebizitzen parke publikoa txikia da gaur egun; eta, bestetik, alokairuko etxebizitzaren politika eraginkorra egiteak dakarren kostu ekonomikoa handia da. Horregatik, finantzatzeko formula alternatiboak bilatzen ari dira, lankidetza publiko eta pribatuaren bitartez (kasu honetan, adibidez) edo baliabideak lortuz; horretarako, lurrazal-eskubidea modalitate horretako etxebizitzen jabeei saltzen zaie.

Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialean definituko den helburua betez, Jaurlaritzak alokairuko etxebizitzen egungo parke publikoa bikoizteko gauza izan nahi du.

Horregatik, Jaurlaritzak hainbat neurri jarri ditu abian, herritarren eskaerei behar bezala erantzutea ahalbidetuko duen alokairuko etxebizitzen parke publikoa sortzera bideratutako politika iraunkorra eta koherentea finantzatzeko oinarri ekonomikoa lortzeko.

Testuinguru horren barruan dago Foru Aldundiei honako ideia hauek proposatzea: fiskalitatea aldatzea alokairuko etxebizitza lortzeko aukera erraztearren; Udalekin lankidetza estua ezartzea lurzoruak lortzeko; baliabide osagarriak lortzea alokairuko politikaren kudeaketara bideratzeko, eta horrekin honako hau esan nahi dut, esaterako: azalera-eskubideko etxebizitzetako lurzoruak saldu behar dira eta lankidetza publikoko eta pribatuko sistemak sartu behar dira alokairuko etxebizitza berriak sortzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko