Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi, Estibalizko erromerian

2013.eko maiatzak 01

Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua Estibalizko Andre Mariaren Santutegian izan da gaur goizean, Arabako zaindariaren eguna dela-eta egindako ekitaldietan. Elimio Ozaeta monjeak hartu du Oregi santutegi erromanikoan, eta berarekin izan dira Javier de Andrés ahaldun nagusia, Batzar Nagusietako presidente Juan Antonio Zarate jauna, eta beste batzarkide eta zinegotzi batzuk ere. Geroago, komunitate beneditarrak egindako mezan izan da.

Horretaz gain, Oregi sailburua berriki zaharberritutako artelan erromaniko original baten aurkezpenean izan da. Jarraian bertako produktuak saltzeko eta dastatzeko postuak bisitatu ditu, eta interesa agertu du Boilur Arabako Gastronomia Elkarteen Federazioak prestatutako jakiekiko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Javier de Andrés, Juan Antonio Zárate,