Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Euskadiko sindikatuekin adostasuna lortzeko Jaurlaritzak egin duen lan «serioa» nabarmendu du Aburtok

2013.eko maiatzak 02

Juan María Aburto Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren arabera, Euskadin ordezkaritza handiena duten lau zentral sindikalekin eta Confebask-in «kontuz» gauzatzen ari den lana «serioa» eta «aldebikoa» da. Uztailaren 7a baino lehen, ados jarri nahi dute elkarrekin ondoko gai hauen inguruan: ultra-aktibitatea, probintzietako sektorekako hitzarmenak defendatzea, jaitsitako soldatak eta hori konpontzeko modua. Sailburuak adierazi du ziur dagoela akordioa lortuko dutela, laster lortu ere. Adibide gisa, Aburtok Cementos Lemona enpresaren gatazkan Eusko Jaurlaritzak egindako bitartekaritza-lana nabarmendu du. Izan ere, bere esanetan, egoera oso «gaiztotuta» zegoen eta, azkenean, langileentzat eta enpresarentzat behar bezala konpondu da.

Gaur goizean egin diote elkarrizketa Juan María Aburto Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari Onda Vasca irratian. Bere sailaren egoera aztertu du, eta, besteak beste, ELA sindikatuaren jarreraz aritu da.

Juan María Aburtok «gutxieneko» akordio batean indar sindikal guztiak biltzeko Eusko Jaurlaritza «ezohiko» ahalegina egiten ari dela azpimarratu du; izan ere, «asko dago jokoan, herrialde honetako langileen defentsa dago jokoan». Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak ELAk «aurka egiteko estrategia» erabiltzea aukeratu duela onartu du, eta horrek akordioak lortzea zailtzen duela.

Hala ere, Aburtok adierazi du Jaurlaritza akordioa lortzen saiatuko dela eta azaldu du, azkenean, herrialde honetako langileen arazoak minimizatu eta eskubideak defendatu nahi dituztenek lortuko dutela.

 

 

Aburto Sailburuak Euskadiko ekonomiaren eta enpleguaren egoera aztertu du, eta urteko lehen hiruhilekoan Euskadiko enpresetan izandako enplegua erregulatzeko espedienteen kopurua txikitu delako baikor agertu da; are gehiago, 2014. urtean «gauzak beste era batera ikusten hasi» ahalko garela baieztatu du.Juan María Aburtok adierazi du Euskadiko jarduera-tasa handitzen ari dela, baina, oraingoz, ez dela dagoen eskarirako nahikoa enplegu sortzen.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)