Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskadik animalien osasunaren arloan aurrerapauso handia eman du, behien, ardien eta ahuntzen bruzelosirik gabeko lehen eskualde gisa errekonozitu baitute ofizialki

2013.eko apirilak 30

Lortu duen lehen eskualdea da, eta, horri esker, 14.000 abeltzainek animaliak erraz mugi ditzakete, kontrolen kostuak txikitu dira eta Euskadiko abere-produkzioen bermea egiaztatzen da

• Europako Batzordeak Euskadi behien, ardien eta ahuntzen bruzelosirik gabeko eskualde izendatu du ofizialkiEuskadi izan da Penintsula osoan hori lortu duen lehen erkidegoa, abeltzainek, abeltzainen elkarteek, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak hiru hamarkadatan egin duten lanari esker.
• Bruzelosia desagerraraztean, 132.040 behi dituzten 6.130 abeltzainek eta 295.000 aberek osatzen dituzten 8.266 artaldek eta ahuntz-taldek egiaztatu ahal izan dute ez dela halakorik izan gutxienez bost urteetan.

Vitoria-Gasteiz.2013ko apirila

Europar Batasunak Euskadi bruzelosirik gabeko eskualde izendatu du ofizialki, apirilean argitaratutako 2013/177/EB erabakiren bidez. Horren bitartez, behien, ardien eta ahuntzen artean bruzelosia desagerraraztea lortu duen penintsulako lehen erkidegoa dela onartu du.Espainiako uharteek ere ziurtatu dute, baina penintsulako gainerako erkidegoek ez dute hiru ganadu motetan desagerraraztea lortu.

Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundien arabera, abeltzainekin eta abeltzainen elkarteekin azken hiru hamarkadetan egindako lanaren adierazgarri da. Izan ere, lehen urteetan gaixorik zeuden animaliak hiltzeko eta gaixotasuna desagerrarazteko kontrolak eta protokoloak betetzeko ahalegin handia egin dute.Izendapen honekin, EAEko 132.040 behiak zaintzen dituzten 6.130 abeltzainen eta 295.000 ardiak eta ahuntzak zaintzen dituzten 8.266 artzainen lana saritu dute.

Bruzelosiaren sintoma nagusia animalien berezko abortua da, eta batez ere ekoizpenari eragiten dio. Hala ere, gizakiei transmiti dakieke.Gaixotasuna desagerrarazi izanak abantaila ugari ditu. Hurrengo hauek nabarmendu daitezke:

• Animaliak EAEko eta bruzelosirik ez duten Europako beste eskualde batzuetako ustiategien artean mugitzea erraztuko du.
• Osasun-politika egoera berrira moldatzea, eta kontrolen maiztasuna eta kopurua txikitzea. Hala, administrazioek eta abeltzainek ekonomikoki aurreztuko dute.
• Euskadiko abere-produkzioaren eta nekazaritzako elikagaien bermea ziurtatzen du.
Hiru foru-aldundietako albaitariek eta Eusko Jaurlaritzako Abeltzaintzako Zuzendaritzak osatutako talde teknikoa arduratu da programa horretaz, eta prebentzioarekin eta kontrolarekin jarraituko du, eraginkorra izan baita eta Euskadiko animalien osasuna Europako herrialde garatuenetakoen parekoa dela erakutsi baitu, EAEko hiru lurralde historikoetan, behien, ardien eta ahuntzen bruzelosiari aurre eginda.

Erregistro ofizialak eta diagnosi kontrolak

Euskal Herrian, derrigorrezkoa da behi aziendako abere guztiak banan-banan identifikatzea eta erregistratzea, bai eta animalien mugimenduak kontrolatu eta saneamendu kanpainak egitea ere. Horretaz aparte, bruzelosia diagnostikatzeko probak europar araudiaren arabera azterketa egin ahal zaien animaliak dituzten ustiategietan egiten dira.

Bakarrik laborategiko azterketekin posible da baieztatze bruzelosia dagoen ala ez. Azken urteetan eta saneamendu lan horren emaitza gisa, gaixotasuna egon zitekeela uste zelako edo ikerketa proiektu barruan zeudelako egin diren azterketa guztietan emaitzak %0 izan dira, hau da, bruzelosirik ez dagoela atera da. Ofizialki gaixotasun hori ez duten abere talde eta abereen portzentajearen datuak guztiz onak dira, Europar Batasunak hala dela egiaztatu du eta.

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PCTolosa
    2013.eko apirilak 30

    Comentario de Twitter:
    Euskadi, gran paso en sanidad animal. Reconocida oficialmente región libre de brucelosis bovina; http://t.co/PKTK4017jZ >Via @Irekia_News