Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Bost milioi euro hirugarren sektoreak esku hartze sozialaren barruan gauzatzen dituen jarduerak sustatzeko

2013.eko apirilak 30

Gobernu Kontseiluak 5,08 milioi euroko aurrekontu-saila onartu du, hirugarren sektoreak esku-hartze sozialaren esparruan egiten dituen jarduerak sustatzeko helburuarekin. Alde batetik, pertsona, familia, talde eta komunitateei eragiten dien esku-hartzea indartuko da, eta bestetik, ekintza boluntarioa eta partaidetza asoziatiboa sustatzeko jarduerak diruz lagunduko dira. Lehenengo lerrorako, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak 4,43 milioi euro bideratuko ditu, eta boluntario-lanetarako, berriz, 0,64 milioi.

Hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko Eusko Jaurlaritzak ematen dituen laguntzak abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuak arautzen ditu. Helburua gizarte zerbitzuen esparruan, eta, oro har, esku-hartze sozialaren barruan jardun duten entitateen jarduerak finantzatzen laguntzea da. Jarduerok gizabanakoen autonomia pertsonala eta komunitate-integrazioa sustatzea eta babestea dute xede, arreta berezia eskainiz gizarte-zerbitzuak, gizarteratzea, familiaren babesa eta haurren eta nerabeentzako arreta eta babesarekin lotutakoei. Era berean, garrantzitsutzat jotzen dira immigranteen gizarteratzea eta, oro har, kultura-artekotasuna, mendetasun-egoeran dauden adinekoentzako arreta eta babesa, eta askatasun eta dibertsitate afektibo-sexuala.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Agintzari
    2013.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    5 millones de euros para el fomento de actividades del tercer sector en el ámbito de la intervención social http://t.co/3aoVDckISm

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)