Berriak Ogasuna eta Finantzak

Erabakia: Euskal Estatistika Erakundearekin eta Estatistikako Institutu Nazionalarekin lankidetza-hitzarmen bat izenpetzeko baimena ematen zaio. Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko etxerik gabeko pertsonei buruzko inkesta, 2012. urtekoa, egitea. (2013-04-30(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013-04-30

LABURPENA

ESPAINIAKO ESTATISTIKA ERAKUNDEAREN ETA EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDEAREN ARTEKO HITZARMENA SINATZEKO BAIMENA EMATEN DUEN AKORDIOA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN BIZILEKURIK GABE DAUDEN PERTSONAK ARTATZEKO ZENTROEI BURUZKO ESTATISTIKA EGITEKO (2012)

Espainiako Estatistika Erakundearen eta Euskal Estatistika Erakundearen arteko hitzarmena sinatzeko baimena ematen duen akordioa onartu du Gobernu Kontseiluak, Euskal Autonomia Erkidegoan bizilekurik gabe dauden pertsonak artatzeko zentroei buruzko estatistika egiteko (2012).

Espainiako Estatistika Erakundea eta Eustat hainbat estatistika-esparrutan ari dira lankidetzan emaitza onekin, eta Estatuak zein Euskal Autonomia Erkidegoak interesa dute gizarte-bazterkeriaren prozesuen jakintzan sakontzeko, baita bizilekurik gabeko pertsonak artatzeko zentroen ezaugarriei buruzko azterlana egiteko ere.

Esandako ikerlana etxebizitzarik gabeko pertsonei ostatua edota mantenua emateko zerbitzuak eskaintzen dituzten zentroetara bideratuta dago, dela dohainik ematen dutenetara, dela zertxobait ordainduta edota trukean lantxoren bat eginda funtzionatzen dutenetara. Hainbat alor aztertuko ditu lanak: eskainitako prestazioak, artatutako herritarrak, finantzaketa-iturriak, giza eta finantza-baliabideak, eta zentroen ezaugarriak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan