Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena ematekoa. Diru-kopuru horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan 2013. urtean esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzen deialdia finantzatuko dira. (2013-04-30(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko apirilak 30

LABURPENA

BOST MILIOI EURO HIRUGARREN SEKTOREAK ESKU HARTZE SOZIALAREN BARRUAN GAUZATZEN DITUEN JARDUERAK SUSTATZEKO

Gobernu Kontseiluak 5,08 milioi euroko aurrekontu-saila onartu du, hirugarren sektoreak esku-hartze sozialaren esparruan egiten dituen jarduerak sustatzeko helburuarekin. Alde batetik, pertsona, familia, talde eta komunitateei eragiten dien esku-hartzea indartuko da, eta bestetik, ekintza boluntarioa eta partaidetza asoziatiboa sustatzeko jarduerak diruz lagunduko dira. Lehenengo lerrorako, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak 4,43 milioi euro bideratuko ditu, eta boluntario-lanetarako, berriz, 0,64 milioi.

Hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko Eusko Jaurlaritzak ematen dituen laguntzak abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuak arautzen ditu. Helburua gizarte zerbitzuen esparruan, eta, oro har, esku-hartze sozialaren barruan jardun duten entitateen jarduerak finantzatzen laguntzea da. Jarduerok gizabanakoen autonomia pertsonala eta komunitate-integrazioa sustatzea eta babestea dute xede, arreta berezia eskainiz gizarte-zerbitzuak, gizarteratzea, familiaren babesa eta haurren eta nerabeentzako arreta eta babesarekin lotutakoei. Era berean, garrantzitsutzat jotzen dira immigranteen gizarteratzea eta, oro har, kultura-artekotasuna, mendetasun-egoeran dauden adinekoentzako arreta eta babesa, eta askatasun eta dibertsitate afektibo-sexuala.


Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau