Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Lehendakariak Egonkortasunerako Ituna bultzatuko du alderdi politiko eta erakundeekin

2013.eko maiatzak 02

Iñigo Urkullu lehendakariak 1000 eguneko Programa, Gobernu Programa aurkeztu du Legebiltzarrean. Osoko Bilkuraren aurrean adierazi du Gobernuaren jarduera legealdiko hiru erronka nagusietan oinarrituko dela: krisia gainditzea (enplegua sortuz, hazkunde ekonomikoa bultzatuz eta giza garapen jasangarria eta orekatua bermatuz), Bakea eta Elkarbizitza finkatzea, eta azkenik Euskadirentzat Estatus Politiko berria lortzea.

Lehendakariak azaldu du "Gobernu honen ardatza eta oinarria pertsonak direla". "Gobernu humanista gara", esan du lehendakariak.

 Gaineratu du printzipio eta balore horietatik abiatzen dela Gobernuak alderdi politikoei azken asteetan egin dien akordio proposamena eta gaurkoan ere proposamen hori berretsi du, alderdi politikoei eta Euskal Autonomia Erkidegoko erankunde nagusiei zuzenduz. Akordio proposamen hori honakoan zehazten da: iruzur fiskalaren kontrako borroka, politika publikoak partekatzea, EAE-ko sektore publikoa berregituratzeko konpromisoa eta Ekonomiaren Berpizkunderako Plana martxan jartzeko konpromisoa.

Lehendakariak azpimarratu du bestalde, Gobernu Programa hau herritarrei zuzenduta dagoela, eta programa irekia dela, guztien ekarpenak hartzeko prest dagoena.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)