Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak sindikatuei eskaini die lan eskaintza publikoa aurreko urteetako ia kopuru berberean mantentzea, gaur egungo egoera ekonomikoa dena izanda

2013.eko apirilak 29

Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendari Jose Maria Armentia Makazaga, alderdi guztiak asebetetzeko moduko akordioa lortzeko borodantea zuela, hirugarrenez elkartu da gaur langileen ordezkariekin Mahai Sektorialaren harira.

Gaurko bileran Osakidetzaren ordezkariak sindikatuei eskaini die lan eskaintza Publikoa aurreko urteetako ia kopuru berberean mantentzea. Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariak bereziki nabarmendu du arlo hori, izan ere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ahalegin handia egin du Osakidetzako langileei eskaintza hau egin ahal izateko. Honen harira, lan eskaintza publikoa kopuruz handitzeko Eusko Jaurlaritzaren ahalegina azpimarratu du; zehazki 2018. urtera bitartean errelebo kontratuei esker 1600 lanpostu berri sortuko dira.

Halaber, hirugarren mahai sektorial honetan, Jose Maria Armentia Makazagak Osakidetzako plantila funtzional osoa mantentzeko eskaintza egiteaz gain, sindikatuei eskaini die lanaldia malgutasunez handitzea, 1587 ordu eta 30 minutuko lanaldi efektiboa osatzeko, eta 6 eguneko "Baimen errekuperatua" izateko aukera eskaini du -norberaren kontuetarako lizentzien trataera berbera izanik-.

Gaurko mahai sektorialeko bileran, Osakidetzaren aldetik argiro erakutsi nahi izan da 2013an zehar kalitateko enplegu iraunkorra sortzeko asmoa dagoela, izan ere, osasun zerbitzu berriak jarrita 100 lanpostu berri inguru sortuko dira.

Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariak elkarrizketen bideari jarraitzeko eta akordiora heltzeko deia egin du berriz ere, eta bereziki nabarmendu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren helburua dela sindikatuekin harremanetan jarraitzea, ahalik eta lasterren Osakidetzako langile guztientzako akordioa lortu ahal izateko eta, ondorioz, euskal herritar guztiei zerbitzu publiko, unibertsal eta kalitatekoa eskaintzen jarraitu ahal izateko.

Vitoria-Gasteizen, 2013eko apirilaren 29ean

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Beste gonbidatu batzuk
  • Jose Maria Armentia Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendaria