Euskal Administrazioak funtzio publikoan sartzeko 419 plazetarako deialdia egin du
Joan den martxoaren 18an amaitu zen menpeko, administrari laguntzaile eta administrari kidegoetan Administrazioaren Orokorraren funtzio publikoan sartzeko deialdien negoziaketa. Kidego horietako langileak dira, gutxi gorabehera plantillaren %50 eta kidego horien azken deialditik 10 urte igaro dira.
Gabezi horri aurre egitearren, 2009ko abenduaren 22an ELA, CCOO eta UGTren laguntzaz EAEko funtzionarioen lan-baldintzei buruzko aurreakordioa sinatu zuen Administrazioak.Bertan jasotzen da Administrazioaren konpromisoa hurrengo hiru urteetan enplegu publikoaren eskaintzetarako deialdiak egiteko.
Guztira, kidego horietan 419 plaza eskainiko dira. Prozesu horiek ez dute ekarriko Administrazioaren zerbitzuko langileen kopurua handitzerik. Haren helburua da Administrazioaren zerbitzuko langileen enpleguaren ezegonkortasuna gutxitzea baina langileek sortutako gastua handitu gabe
Antolaturiko prozesuak bilatzen duten oreka bat lortzea nolabait bermatu ahal izateko, alde batetik, herritarrek aske parte hartzea, eta, bestetik, Administrazioaren zerbitzuko langileak egonkortzea. Deialdi horiek prozedura irekiak dira herritar guztiek enplegu publikora sartzeko aukera izan dezaten eta berdintasun, meritu eta gaitasun irizpideetan oinarritzen dira.
Deialdi horiek bi fase dituzte: oposizioa eta lehiaketa. Oposizio aldian bi azterketa mota egin behar dira, izan ere, ezagupenak ez ezik (azterketa teorikoa) trebetasunak ere (azterketa praktikoa) aztertzea nahitaezkoa da. Biak beharrezkoak dira kidego edo eskala bakoitzean eskainitako lanpostuetan eginkizunak betetzeko.
Lehiaketa aldian meritu gisa prestakuntza eta esperientzia baloratzen dira eta azkeneko hau, hain zuzen ere, da hautaketa prozesuan meriturik garrantzitsuena. Euskararen balorazioa bat dator arauetan eta Herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen Dekretuan (86/1997) ezarritako aurreikuspenekin, eta, halaber, Negoziazio Mahai Orokorrarekin gehiengo sindikalarekin lorturiko Akordioarekin.