Berriak
Eu

Hegoameriketako zenbait ordezkari Euskadin izan dira, mugaz haraindiko elkarlanaz ikasteko

2013.eko apirilak 26

Hegoamerikatako erakunde batzuetako zenbait ordezkari izan ditugu aste honetan gurean, mugaz haraindi ere elkarlanean jarduteko zenbait ekimen eta egitasmo hurbiletik ezagutzeko. Dagoeneko martxan diren adibide batzuk aztertzeko aukera izan dute, hala nola Akitania/Euskadi Euroeskualdean egiten den lana.

Bolivia, Kolonbia, Ekuador eta Peruko muga-inguruko eskualde batzuetako erakundeetako arduradunek eta alkateek osatutako ordezkaritza da, eta, duela 30 urtetik Euskadi kide duen Europako Mugako Eskualdeen Elkarteak (EMEE) gonbidatuta etorri da, mugaz bi aldeetara Euskadin egiten dugun lan eskerga bertatik bertara ikusteko asmoz.

Hala, bi eguneko bisita honetan, Hegomerikatako ordezkariek, eta bisitan lagun izan duten Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintzen Idazkaritzako teknikarien taldeak, EHUko eta Neiker-Tecnaliako egoitzak ikusi dituzte, eta Irungo Bidasoa/Txingudi Mugaz gaindiko Kontsortzioko nahiz Gipuzkoako Merkataritza Gaberako arduradunekin bildu dira.

Horretaz gainera, Akitania/Euskadi Euroeskualdearen eredua zertan den ezagutzeko aukera izan dute ordezkari hegoamerikarrek, eta ber-bertatik ikusi dute Eusko Jaurlaritza zer lan eskerga egiten ari den, Akitaniako Eskualdeko Kontseiluarekin batera, ekonomia, kultura, turismoa eta beste elkarrekin lan eginda bultzatzeko.

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko