Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

EKP-Euskadiko Kirol Portuak bi mila amarraleku baino gehiago izango ditu uda honetan euskal kostaldean

2013.eko apirilak 26

Edurne Egaña: «eskaintza zabaldu eta gure bezeroei ematen diegun zerbitzua hobetu dugu»

• Argi berriak Hondarribiko portuan
• Mutrikuk berrehun kirol-ontzi hartuko ditu

EKP-Euskadiko Kirol Portuak sozietate publikoak 16 metroko luzera arteko laketontzi eta kirol-arrantzako ontzientzako bi mila amarraleku baino gehiago izango ditu uda honetan. Nautikaren zaleei zuzendutako eskaintzak hainbat hobekuntza egin ditu aurten bere instalazio eta zerbitzuetan; adibidez, Hondarribiko argi berriak, pantalan berriak Getaria eta Donostian eta webgune berria, bezeroentzako zerbitzu berriekin.

EKP Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari atxikita dago. Egun, Hondarribiko eta Orioko kirol-portuak kudeatzen ditu, bai eta Donostia, Getaria eta Bermeoko kirol-dartsenak ere. Orotara, sei eta hamasei metro bitarteko luzera duten ontzientzako 2.000 amarralekutik gora dira. EKP Mutrikuko portua berritzen ari da. Hain zuzen ere, 200 amarraleku sortuko ditu, horietako batzuk joan-etorriei bideratutakoak.

Sozietate publikoa 2000. urtean sortu zen, EAEko kirol-dartsena eta -portu guztiak kudeatzeko helburuarekin. Bere zuzendari Edurne Egañak azpimarratu duenez, «sorreratik hamabi urte igaro direnean, EKPk kalitate integralaren, ingurumen-jasangarritasunaren eta erantzukizun sozialaren printzipioetan oinarritutako kudeaketa-sistema du egun, portuko enklabeen garapen sozial eta ekonomikoa sustatzea bilatzen duena».

Gaineratu duenez, «EKPk erabiltzaileei egindako kontsultei esker, egiaztatu dugu bezeroak, oro har, pozik daudela kudeaketa-ereduarekin. Sistemak jarduketa gardena eta arreta jarraitua eta pertsonalizatua ditu ezaugarri».


Turismo nautikoa

Gaur egun, EKPk kudeatutako portuen okupazioa % 100era iristen da ia-ia. «EKPk kudeaketa-bikaintasunaren alde lan egiten du», adierazi du Edurne Egañak. «Egun, ISO 9001:2008 kalitate-ziurtagiria eta EKOSCAN ingurumen-ziurtagiria ditugu. Erantzukizun sozialak euskal kirol-portuek beren onurak gizarteari itzultzea bilatzen du. Ildo horretatik, pertsona guztiek gure portuetara sartzeko aukera izatea lortu nahi dugu, bai eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna indartu ere, sektorean gizonak nagusi baitira».

Era berean, EKPk jarduera nautiko eta kiroletakoak antolatzen laguntzen du kudeatzen dituen portuetan. Lankidetza hori alderdi ekonomikoaz haraindi doa, instalazioak lagatzen baitituzte eta bere langileek parte hartzen baitute, jarduerok gauzatu daitezen. Aste batzuk barru, Espainiako J80 motako bela-lehiaketa egingo da Hondarribian, EKP´ren babesarekin.


Sozietateko zuzendariaren hitzetan, «Eusko Jaurlaritzako turismo-politikaren zati izan nahi dugu, eta tokiko eta mugatik harantz dauden entitateekin harremanak estutu, portuak turismo nautiko eta kiroletakoan garrantzitsuak izateko nahiz gure herrialdera sartzeko bide gisa indartzeko. Kontuan izan behar dugu portuon bidez 5.000 pertsona baino gehiago iristen direla gure herrialdera. Eta kopurua haziz doa. Frantzia, Ingalaterra eta herrialde nordikoetako ontziak gure portuetan lehorreratzen dira euren bidaietan, eta profesionaltasunez tratatu behar ditugu, bai eta gure eskaintza erakusten jakin ere».

Info+ :
www.ekpsa.com
945 226934

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko