Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Prebentzioa, aurrera egiteko faktorea

2013.eko apirilak 28

Apirilak 28, Laneko Osasunaren Nazioarteko Eguna 2013

Prebentzioa, aurrera egiteko faktorea

Osalanek gogoratu nahi du prebentzio-politikak sustatzen jarraitzea ezinbesteko faktore dela istripuak gutxitzeko, eta, era berean, eragile sozialekin, erakunde sindikal eta enpresakoekin lan egiten jarraitu behar dela laneko arriskuen esparruaren barruan.

Gaur, apirilak 28, Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna dugu Europar Batasunean. Urrun dugu Eusko Jaurlaritzak 7/1993 Legea onartu zuen abenduaren 21a. Haren bidez, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakunde Osalan sortu zen, garai hartako Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxikita.

Helburu gisa hurrengo urteetan EAEn aurrera eramango ziren laneko segurtasunaren eta osasunaren arloko politikak kudeatzea zuen. Harrezkero, hamazortzi urte baino gehiago igaro dira; hasiera zaila baina ilusioz betea izan zen. Gure nerabea adinez nagusia da orain, horrek berekin dakarren guztiarekin.

Osalanen iritziz, sektore guztietan prebentzio-planak sustatu beharra dago, langileen lan-baldintzak hobetzen jarraitu ahal izateko. Arrisku berriak sortzen ari dira, bai eta globalizazioa, mugikortasuna eta bestelako kontzeptuak ere. Horiek guztiek gogorarazten digute gizarteak eragile sozial, udal, foru-aldundi, gobernu, enpresa, sindikatu, patronal, unibertsitate eta abarren arteko konpromisoa behar duela, lan-baldintzak hobetzea lortzeko.

Era horretan, laneko prebentzioaren kultura ezartzen aurrera egin ahal izango dugu. Adi jarraitu behar badugu ere, egia da berrikuntza, ikerketa eta teknologia berrien ezarpenari esker, lan sektore eta azpisektoreetako lanpostuetako segurtasun-baldintzak pixkanaka hobetuz doazela.

Gure iritziz, gizarteak aurrerapauso handiak eman ditu azken urteotan laneko segurtasun eta prebentzioko ohiturei dagokienez. Hala ere, lortu al dugu tartean dauden eragile guztiek horren inguruan kontzientzia hartzea eta sentsibilizatzea? Kontzientziazio maila bera al dute ETE guztiek, adibidez? Dudarik gabe, oraindik ez.

Hori dela eta, prebentzioaren esparruko eragile guztien inplikazio maila sustatzeko eta areagotzeko eginkizunari eutsi behar diogu. Helburua ez da gure proiektuak adin-nagusitasuna lortzea bakarrik, baizik eta bide onetik jarraitzea eta heldutasunera iristea ere bai.

 

Izaskun Urien

Osalaneko zuzendari nagusia

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)