Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Europako zenbait administrazio publikok komunikazio instituzional elektronikoari buruzko IVAP-en jardunaldietan parte hartuko dute

2013.eko maiatzak 01

 

  • Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak inauguratuko du Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeak antolatu duen mintegia.
  • Mintegia bi egunekoa izango da, eta Europako Batzordeko eta Parlamentuko ordezkariek parte hartuko dute, bai eta Suediako, Erresuma Batuko, Italiako, Portugalgo eta Euskadikoek ere.
  • Matrikulatzeko epea maiatzaren 7ra arte egongo da zabalik.

Herri Administrazioaren Europako Institutua-Eskualdeen Europako Zentroak (EIPA-CER) eta Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeak (IVAP) «e‑Komunikazioa eta Plain Language Europan. Komunikazio instituzionalaren erronkak mundu digitalizatuan» izeneko jardunaldiak antolatu dituzte. Bilboko Euskalduna jauregian egingo dira maiatzaren 23an eta 24an. 

Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak emango die hasiera jardunaldioi. Izena emateko epea maiatzaren 7ra arte egongo da zabalik, eta euskal sektore publikoko langile guztiak dira xede-publikoa. Eskaerak IVAPen automatrikulazio-aplikazioaren bidez izapidetuko dira. 

Jardunaldiak bi egun iraungo ditu, eta Europako hainbat erakundetako ordezkariek komunikazio elektronikoaren arloan egiten duten lana ezagutaraziko dute. Besteak beste, Europako Batzordeko eta Parlamentuko ordezkariak eta Erresuma Batuko, Suediako, Italiako, Portugalgo eta Euskadiko herri-administrazioetakoak izango dira. 

Mundu digitalizatu batean bizi gara, eta Europako herri-administrazioek teknologia berriak erabiliz herritarrengana modu argi eta errazean iristeko zer esperientzia izan duten azalduko dute parte-hartzaileek. 

Ildo horretatik, IVAPeko zuzendari Maite Iruretagoienak uste du «oraingo administrazioak herritarrentzako komunikazio erraza lortzeko eta administrazio-hizkuntza praktikoa eta gertukoa erabiltzeko erronka duela». Horra hor mintegi honen testuingurua. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)