Berriak Segurtasuna
Eu

Euskalmetek iragarri du asteburuan tenperatura asko hoztuko dela

2013.eko apirilak 26

Elurra egingo du garaiera ertain eta altuetan

Euskalmetek, Euskal Meteorologia Agentziak, heldu den asteburuan tenperatura nabarmen hoztuko dela iragarri du; halaber, elurra ere egin dezake garaiera ertain eta altuetan.

Euskalmetek adierazi duenez, udaberri-giroa eta 20 ºC-tik gorako tenperaturak izan ostean, bihar ostiraletik aurrera, apirilak 26, Islandiatik etorritako aire hotzeko masa bat izango dugu asteburu osoan; ondorioz, tenperatura nabarmen jaitsiko da.

Fronte horrekin batera aire hotzeko masa bat pilatuko da garaiera handietan. Halaber, ipar-haizeak prezipitazioak eragingo ditu; hain zuzen, elurra egingo du 1.000 metrotik beherako garaieran, bai eta ekaitz-zaparradak eta kazkabarra ere.

Euskal Meteorologia Agentziaren iritziz, prezipitazioak bihar eguerditik aurrera, hilak 26, izan daitezke, fronte hontza etortzearekin bat, eta asteburu osoan izango dira, ugariagoak eta intentsitate handiagokoak Kantauri isurialdean.

Zaparrada horiek, noizbehinka ekaiztsuak eta kazkabarrarekin, elur formakoak izango dira 700 eta 1.000 metro artean larunbat eta igandeko lehen orduetan, eta beheraxeago ere bai ekaitzaldiaren une jakin batzuetan.

Horretaz gain, tenperatura nabarmen jaitsiko da, eta data hauetan ohikoa dena baino txikiagoa izango da. Maximoa 10 ºC-tik beherakoa izango da, oro har 5 eta 10 ºC artean, eta minimoa, berriz, 5 ºC ingurukoa izango da itsasertzean, eta 0 eta 5 ºC artekoa barnealdean; izotzaldi arinak ere izango dira barnealdean, bereziki mendialdean.

Azken batean, uda-giroko egun batzuk izan ondoren, neguko eguraldia itzuliko da EAEra; hala, ipar-haizea, tenperaturaren beherakada nabarmena eta prezipitazioak izango ditugu, elur formakoak garaiera ertain eta altuetan.

Datorren asteko lehen egunetan ere izango dugu egoera hori, baina tenperaturak apur bat gora egingo du, elur-kota goraxeago izango dela, 1.000 metro inguruan edo baita horren gainetik ere.

Oharra: Kontuan izan denbora-tartea handitzearekin batera iragarpenen fidagarritasuna gutxitzen dela; hortaz, komeni da iragarpenen eguneraketak Euskalmet (http://www.euskalmet.net) eta Twitter (@Euskalmet) bidez jarraitzea.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko