Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

IVAP-ek euskal autonomiari buruzko ikerketa lanetarako Jesús María de Leizaola sariaren deialdia egin du

2013.eko apirilak 28

• Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeak lehiaketa honen beste edizio bat deitu du. Bi helburu ditu: batetik, gure autonomia-sistemaren berezitasun juridiko eta ekonomikoei buruzko azterlanak sustatzea, eta, bestetik, aipatu arloko erakusle adierazgarri eta prestigiotsuenetako bat gogoraraztea.


• Lanak aurkezteko epea 2013ko maiatzaren 31n amaituko da.

Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeak (IVAP) Jesus Maria Leizaola sariaren beste edizio bat deitu du. Horri esker, 14.000 euroko saria jaso ahal izango dute euskal autonomiaren arloko ikertzaileek.


Ikerketa-lanak euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira, eta aurkezteko epea 2013ko maiatzaren 31n amaituko da. Argitaragabeak izan beharko dute, eta 100 orrialde izan beharko dituzte gutxienez, mekanografiatuta eta tarte bikoitzarekin.Edukiari dagokionez, baldintza bakarra dago: euskal autonomia bereziaren alderdietakoren bat izatea hizpide.


IVAPen funtzioetako bat euskal autonomia-sistemaren berezitasun juridiko eta ekonomikoei buruzko azterlanak sustatzea eta hedatzea da. Helburu hori lortzeko, organismo honek ikerketa-sari hau sortu zuen 1990ean, eta Jesus Maria Leizaola izena eman zion, arlo horretako erakusle prestigiotsu eta adierazgarrienetako bat izandakoa oroimenez.


Harrezkero, institutuak sari honen deialdia egiten du aldian-aldian, askatasun osoz euskal autonomiarekin lotutako gaiei buruzko ikerketak egiten dituzten edo horiek aztertzen dituzten eta horietan sakontzen duten ikertzaileen ahaleginak sustatzeko eta ezagutarazteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)