Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu datorren larunbatean Athletic Club–F.C. Barcelona taldeen norgehiagoka dela eta

2013.eko apirilak 25

Datorren larunbatean, apirilak 27, Euskotrenek Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu, egun horretan, San Mamesen, arratsaldeko 18:00etan hasita Athletic-en eta F.C. Barcelona taldeen aurkako partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko.

Horrela, euskotrenek ohiko zerbitzuaz gain, beste bi zerbitzu berezi ere eskainiko dizkie erabiltzaileei, Pio Barojatik Ospitalera 17:33 eta 17:43an.

Norgehiagoka amaitu ondoren,  tranbiaren zirkulazio berezia martxan jarriko dira Ospitaletik Atxurirantz 19:53an, ohiko zerbitzua indartzeko. Unitate berezi horri ezker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Creditrans erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete edota tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau